Ibilgailu klasiko eta deportiboen hirugarren kontzentrazioa. Kotxe irteera (Bidania-Goiatz-Urraki-Azpeitia-Azkoitia-Errezil-Bidania), azoka, ordezko piezak, osagarriak, maketak, barbakoa eta musika zuzenean.
Haurren Eguna 10:00. Herriko haurrentzako jolas eta lehiaketak. Marrazkiak, xakea, krosa... 11:30-13:30. Puzgarriak eta jokoak. 13:30. Haurren bazkaria. 14:30-16:30. Puzgarriak eta jokoak. 18:30. Sagardo dastaketa eta patata tortilla txapelketa. 19:00. Patata tortilla txapelketaren sari banaketa. 20:30. Barrikote morea emakume taldeak eta herriko gazteek antolatuta. 22:00. Suzko zezena. 23:00. Kontzertuak: Gorroto Bala ! eta Xiberoots. Bukatzeko. DJ Euzkolabel.
11:30. Bisita antzeztua, euskaraz. 12:30. Bisita antzeztua, gaztelaniaz.
Slow Times. Talde zarauztarrak sentsibilitatea eta dotorezia eskaintzen ditu blues texastarra eta chicagoarra, swinga eta rock-and-roll klasikoa nahastuz. Slow Times Blues Band 2016an sortu zen Zarautzen, Iker Urkiri gitarristaren proiektu gisa. Taldeak hainbat formazio izan ditu, baina egungo laukoteak eszenatokian energia, sentsibilitate eta soul dosi handia eskaintzen du. Texasko eta Chicagoko bluesa, swing-a eta rock’n’roll klasikoa nahasten dituzte, eta horrek zuzenean oso estilo berezia ematen die.
Susan Santos. Badajozen jaiotako baina aspaldian Madrilen bizi den Susan Santos kitarrajotzailea egungo ospetsuenetakoa da. Bere estilo ausarta eta indartsua blues eta rock estiloetan murgiltzen da. Bere partehartzea ohikoa da Inglaterran, Frantzian zein Herbereetako jaialdietan hango zaleen lilura eta harridurarako. Guztira 6 disko argitara eman ditu. Tolosara eta ohi bezala hiruko formazioan iritsiko da eta esan beharra dago. Susan Santosek zuzeneko indartsuak eta energiaz beteta eskaintzen dituela. Bere azken lana, Skin&Bones (2024) aurkeztuko du.
La piel producciones taldearen 'Askatu armairuko gogoetak' antzezlana. LGTBIQ+ Harrotasunaren Egunareb harira antolatutako emanaldia. Sarrera doan.
Shawn Pittman. Oklahomatik, Texasko bluesaren kondaira bizia. Shawn Pittmanek bere estilo nahastezina ekarriko du Tolosara, The Özdemirs talde turkiarrarekin eta Paul San Martín artista gonbidatuarekin. Ibilbide oparoko artista (1996an grabatu zuen lehen diskoa, 22 urte zituela), eta Matt “Guitar” Murphy, Hubert Sumlin edo Lou Ann Barton bezalako artistekin lan egin du, bai eta B.B King famatuaren telonero gisa ere.
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
HH2-LH6 maila bitarteko haurrei zuzendurik. 07:30-09:30. Haur txokoa. 09:30-13:00. Udalekuak.
08:00-09:00. TriTxokoa. Zaintza. 09:00-13:00. TolosaldeaIKTren Trikanpusa. 6-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
Zesta Puntako San Joan txapelketa, Beotibar Zesta Punta elkarteak antolatuta.
3-6 urte bitartekoentzat ludoteka. 6-12 urte bitartekoentzat udaleku irekiak. Eskulanak, harremanak eta lagunartea landuko dute, besteak beste.
Xerka argazki erakusketa, udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Euskal landa eremuko LGTBI+ komunitatearen istorioak eta erretratuak egongo dira ikusgai.
Haurren XXXVII. Sanjoanetako CMO Valves Areto Futbol Txapelketa, Kirolagunak elkarteak antolatuta.
09:00-10:00. Zaintza zerbitzua. 10:00-13:00. Udaleku irekiak, 2013 eta 2022 urteen artean jaiotako haurrentzat.
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
Kultur etxeko arte plastikoen lantegietako ikasleen lanen erakusketa.