Kuadrilla Eguna 11:00. Herriko haurren futbito txapelketa eskolan. Ondoren. Zumba saioa. 11:30. Herriko DBHko gazteentzako Konkis txikia. 13:00. Herriko elektrotxaranga. 14:30. Kuadrillen arteko bazkaria. 14:30. Herriko DNHko gazteen bazkari autogestionatua. Ondoren. Bingo musikatua. 19:00. Elektrotxufla elektrotxaranga. 23:00. Erromeria Laket taldearekin. Bukatzeko. DJ Fifi eta Fefa.
Beiztegui & The Hammond Lovers. Pasio hutsa taula gainean Fernando Beiztegui bluesman andaluziarraren eskutik, hammond zaporea eta sentimendua duen hirukote indartsu batekin batera. Gitarrarekin duen maisutasunak eta ahots urratzaileak ezinbesteko bihurtu dute blues jaialdi askotan.
Bigblack Rhino. 2014an sortutako talde honen lehen lana, "Come Back Home" (2016 autoeditatua), musika beltzez, pasioz eta, batez ere, oso estilo bereziz bustitako Ep bat izan zen, publikoa axolagabe utzi ez zuena, Soularen gozotasuna Rockaren eta Rythm & Bluesaren azidotasunarekin nahastuz.
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
HH2-LH6 maila bitarteko haurrei zuzendurik. 07:30-09:30. Haur txokoa. 09:30-13:00. Udalekuak.
08:00-09:00. TriTxokoa. Zaintza. 09:00-13:00. TolosaldeaIKTren Trikanpusa. 6-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
3-6 urte bitartekoentzat ludoteka. 6-12 urte bitartekoentzat udaleku irekiak. Eskulanak, harremanak eta lagunartea landuko dute, besteak beste.
Xerka argazki erakusketa, udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Euskal landa eremuko LGTBI+ komunitatearen istorioak eta erretratuak egongo dira ikusgai.
Haurren XXXVII. Sanjoanetako CMO Valves Areto Futbol Txapelketa, Kirolagunak elkarteak antolatuta.
09:00-10:00. Zaintza zerbitzua. 10:00-13:00. Udaleku irekiak, 2013 eta 2022 urteen artean jaiotako haurrentzat.
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
Kultur etxeko arte plastikoen lantegietako ikasleen lanen erakusketa.