10:00etatik 18:00etara, Virginia Ameztoyren zuzendaritzapean Villabonako Etxe-Ondon. Aldez aurretik eman behar da izena virginia.ameztoy@gmail.com helbidean. Zuntz naturalez egindako hari eta oihalak kolore naturalekin tindatu aurretik jasotzen duen tratamenduaz arituko dira eta bertan bazkaltzeko aukera izango da.
Inaxio Begiristainen omenezko amateur antzerki topaketak. Oinarria. Intxurre antzerki taldeak antolatuta. Gala. Opari banaketa, ekitaldia, bazkaria eta festa.
11:00. Herri kirol parke tematikoa haurrentzat plazan, Kulki taldearekin. 12:00. XXXII. Pala Txapelketako finalak frontoian, Kuku Pilota Elkarteak antolaturik. 13:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira, herriko txistulari taldearekin. 18:00. Leinu zirku ikuskizuna plazan, Berdinki konpainia. Ondoren. Kalakan taldea plazan. 21:00. Kukuaren igoera kanpandorrera.
11:00. Kotxe eta moto klasiko eta berezien erakusketa, plazan. 18:00. XXIV. Zaldi lasterketa, Amezketatik Abaltzisketara. Ondoren. Herriko gazteen arteko herri kirolak. 21:00. Bertso afaria, Julio Soto eta Iker Zubeldiarekin, Larraitz-Gain jatetxean.
11:00-14:00. Alondegi plazan Haurrentzako jolas parkea. 11:00. Oria ibaian Infantil eta kadeteen estropada, TAKek antolatuta. 12:00. Berdura plazan Bertsolariak: Oihana Iguaran, Amets Arzallus, Maider Arregi eta Danel Etxeberria. Gai jartzailea: Imanol Artola ‘Felix’. 12:30. Urkizu, Gorostizuko zelaian Et Incarnatus Orkestraren solstizio kontzertua. 13:00. Trianguloa plazan 2025ko EuskoTren Ligako Tolosaldea traineruaren aurkezpena. 16:00-19:00. Alondegi plazan Haurrentzako jolas parkea. 18:00. Trianguloa plazan Herri kirolen erakustaldia. 19:00. Euskal Herria plazan Arnas Berriz txistulari kontzertua, Tolosako Udal Txistulari Bandak antolatuta. Parte-hartzaileak: Euskal Herriko txistulariak eta musikari gonbidatuak, Pirritx eta Porrotx, eta Gozategi. 20:00. Plaza Berrian Kontzertua: Maren.
11:30. Bidaniko Bartolo Deunaren parrokian meza nagusia. Amaitzean. Herriko dantzarien saioa. Ondoren. Argazki zaharren erakusketa, udaletxeko batzar aretoan. Instalazio berriak ikusteko aukera. 14:00. Bazkaria, Bidaniko ostatuan. 18:30. Alurr dantza taldearen estreinaldia, frontoian.
12:00. Txupinazoa eta herriko gazteen dantzak. 16:30. Herriko gazteen arteko herri kirolak. 18:00. Tio Teronen semeak.
Sanjoanetako bertso saioa. Amets Arzallus, Maider Arregi, Danel Etxeberria eta Oihana Iguaran. Gai jartzailea: Imanol Artola felix.
Et Incarnatus orkestra, Xabier Leturia, Irati Arcelus, Lorea Zulaika eta Hor Hor.
Herriko dantzariek eskainitako dantza saioa. 14:00. Bazkaria. Ondoren. Bertsolariak eta trikitilariak.
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
Kultur etxeko arte plastikoen lantegietako ikasleen lanen erakusketa.
May Colmenero margolari tolosarraren Aquella niña que comenzo a pintar (Margotzen hasi zen neska hura) margolan bilduma Hiru tabernan. Bere seme David Colomo 'Pajarillo'-k, musikaz girotuko du inaugurazio ekitaldia, lehen egunean (maiatzak 14), 19:00etan. Erakusketa ekainaren 24a bitarte egongo da ikusgai, tabernaren ordutegi berean, hau da, asteazkenetik igandera, astegunetan 17:30etik aurrera, eta asteburuetan 12:00etatik aurrera.