Rogaine Berastegi. Gipuzkoako VI. Rogainea. 3 orduko eta 8 orduko probak.
10:00. XXVI. Esku Pilota Herri Txapelketa, haurrak, finalak, Kuku Pilota Elkarteak antolaturik. 13:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira, herriko txistulari taldearekin. 16:00. Herriko mus txapelketa Alkartasuna tabernan, Ateaga Elkarteak antolatuta. Bikotekide batek gutxienez Anoetan bizi (edo bizi izana) behar du. Izen-ematea doan, 15:30ean bertan. 18:00. Gazteen kalejira. 19:00. Sagardo dastatzea, Kuku Elkarteak antolaturik. 21:00. Herri afaria frontoian. Izen-ematea: ekainaren 10era arte udaletxean edo liburutegian. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, edalontziak eta eskuzapiak eramango ditu. Zero Zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten. 23:00. Gazteen dantza plazan. Ondoren. Zezen suzkoa. Gero. Muxutruk erromeria taldea plazan.
10:30. Plaza Berritik Haurren entzierroa. 11:00. Zerkausian. Kuadrillen arteko baltsa jaitsiera. 11:30. Plaza Zaharretik Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera. 12:00. Plaza Berrian Kuadrillen Eguneko txupinazoa, Bonberenea txarangak eta GiroArte dultzaina taldeak alaituta. Txosnagunean, hamaiketakoa. 12:15. Kalez kale BatuMore batukada feminista. 14:00. Euskal Herria plazan Kuadrillen herri bazkaria. 16:00. Euskal Herria plazan Erromeria Iratzar taldearekin. Tartean, Larrain Dantza, Tolosako Dultzaineroekin. 18:00. Euskal Herria plazatik Plaza Berrira Kalejira Mulambo perkusio-taldearekin. 18:30. Alondegi plazan Haurrentzako ikuskizuna: Potx eta Lotx Lagunekin: Topa! 20:00. Plaza Berritik DJ Fresa Morango. 22:30. Lopez-Mendizabal pasealekuan Kontzertua: The Hastelens. 23:00. Plaza Berrian Kontzertuak: Oxabi eta Dj Fulana. 00:00. Alde Zaharrean Jainekin Txaranga.
Mozorro Eguna. 11:00. Umeentzat mozorro tailerra. 14:30. Paella jatea. 16:30. Ume jolasak. 18:00. Burrunbazale txaranga. 21:00. Zahagi ardoa, plazan. Ondoren. Obaneuke erromeria.
Iratzar 35. Jakin merezi izan duela. 11:00. Kros ez-konpetitiboa. 12:00. Bertso saioa. Oihana Iguaran, Izar Zelarain, Beñat Iguaran eta Aratz Arzelus. 13:30. Ekitaldia. 14:00. Bazkaria. 18:00. Kontzertuak. Ahantz eta Zigor DZ.
Bonberenea Txaranga Kuadrillen Egunean kalejiran aterako da Bonbereneatik, eta herriko kaleetan barrena ibiliko da.
Oinkari dantza taldearen 'Sugar' ikuskizuna, ikasturte bukaerako emanaldia. 5 euro.
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
'Eskolumeak eta familiak'. Argazki zaharren bigarren bilduma.
Kultur etxeko arte plastikoen lantegietako ikasleen lanen erakusketa.
May Colmenero margolari tolosarraren Aquella niña que comenzo a pintar (Margotzen hasi zen neska hura) margolan bilduma Hiru tabernan. Bere seme David Colomo 'Pajarillo'-k, musikaz girotuko du inaugurazio ekitaldia, lehen egunean (maiatzak 14), 19:00etan. Erakusketa ekainaren 24a bitarte egongo da ikusgai, tabernaren ordutegi berean, hau da, asteazkenetik igandera, astegunetan 17:30etik aurrera, eta asteburuetan 12:00etatik aurrera.