XV. Mus Txapelketa eta emakumeen arteko V. San Joan Sari Nagusia Punttu Txapelketa.
Aurrez aurrekoa. 'LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu'. 6 ordu. Gaztelaniaz.
Txirrito txikia hitzaldia. Gaztelaniaz.
Txarangora!, Andragorako txaranga. Ines Osinagarekin. Euskaraz. 16,20 euro.
Gaixotasun eta izurriak. Baratzean dauden arazoei nola aurre egin eta horretarako zein produktu erabili ahal diren erakutsiko dute.
Jabetze Eskola. 'Sormenezko argazkigintza ikuspegi feministatik'. Ura Iturralderekin. 14,40 euro.
Alegia zainduz galdetegian jasotako iritziak herriratzeko saio irekia. Herritarren iritzietan oinarrituta, zaintzaren alorrean Alegiari egin zaion argazkia erakutsiko da.
Yurre Ugartek dinamizatuta, Uxue Alberdiren 'Hetero' lana aztertuko dute. Alberdi bertan izango da.
19:00. Herriko txalapartariek kukuaren etorrera iragarriko dute plazan. Ondoren. Txupinazoa, kukuaren jaitsiera kanpai hotsekin eta haur danborrada, Loatzoko txarangarekin. Pregoilaria: Anitz Dantza Taldea. 20:00. Sardina jatea plazan, Kuku Elkarteak antolaturik eta Loatzoko trikitilariek alaiturik. 21:00. Iratzar erromeria taldea plazan.
Zinegoak hedapena 2025. Ondorengo lanak proiektatuko dira: ¿Dónde estás?, Three, Mbd, Solo Kim, Inkognita eta Azkena.
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
Aurrez aurrekoa. 'Mekanografia. Ikasi hutsetik'. 10 ordu. Gaztelaniaz.
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
Kultur etxeko arte plastikoen lantegietako ikasleen lanen erakusketa.
'Eskolumeak eta familiak'. Argazki zaharren bigarren bilduma.
May Colmenero margolari tolosarraren Aquella niña que comenzo a pintar (Margotzen hasi zen neska hura) margolan bilduma Hiru tabernan. Bere seme David Colomo 'Pajarillo'-k, musikaz girotuko du inaugurazio ekitaldia, lehen egunean (maiatzak 14), 19:00etan. Erakusketa ekainaren 24a bitarte egongo da ikusgai, tabernaren ordutegi berean, hau da, asteazkenetik igandera, astegunetan 17:30etik aurrera, eta asteburuetan 12:00etatik aurrera.
Eduardo Mokoroa Musika eskolako ikasleen kontzertu zikloa: orkestra, akordeoiak, txistuak, helduen orkestra, dultzainak, abeslariak, konbo eta ganbara taldeak.