53. Udako ikastaroak 2025. 'Arnasguneei arnasa ematen. Egungo gizarte aldaketen aurrean zer behar dute arnasguneek euskarari arnasa ematen segitzeko?'.
11:00. Bingoa kartekin eta opariak. 17:30. Tolosako musika eskolako ikasleen emanaldia.
Dementziaren inguruko tailerren zikloa. 'Aurretiazko borondateak eta borondate aurreikusiak'. Tolosako osasun zentroko adituren batek eskainita.
'Gure emozioak kudeatzen, seme-alaben bidelagun izateko'. Doako hitzaldia. Miren Rosek gidatuta, haurren gurasoentzat.
17:01. Mural margotzea, gaztetxe parean. 19:28. Txupinazoa eta pintxo pote girotua, gaztetxean.
Bilera irekia. Bertan, Tolosako Hezkuntza Kontseiluan ikasturte honetan egindako lana azalduko dute eta datorren ikasturterako erronkak identifikatuko dituzte.
Irurako bizikleta bidezko mugikortasun planaren aurkezpen saioa. 2. bilera.
Inaxio Begiristainen omenezko amateur antzerki topaketak. Oinarria. Intxurre antzerki taldeak antolatuta. Helduen antzerkia, Argi dago (Alegia).
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
Aurrez aurrekoa. 'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Gaztelaniaz.
Gipuzkoako Artxibo Orokorrean (Tolosa). Ekainaren 11 eta 12an, egunero, hiru bisita gidatu egingo dira artxiboan: goizean bi (10:00etan eta 12:00etan) eta arratsaldean beste bat (16:00etan). Bisita bakoitzean bi talde egingo dira (bat euskaraz, bestea gazteleraz). Talde bakoitzak gehienez 15 lagun izango ditu eta ordu bat eta 30 minutu iraungo du, gutxi gorabehera. Bisitaren ibilbidea artxiboko hainbat gunetatik igaroko da, baita sarbide mugatuko eremu batzuetatik ere (gordailuak, lan-aretoa, zaharberritze-tailerra, etab.). Era berean, XV. mendetik XX. mendera bitarteko jatorrizko dokumentuak erakutsiko dira, Gipuzkoako historiarako interes berezia dutenak. Bisita gidatuetan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, telefonoz deituz (943 41 52 62), 8:30etatik 14:30etara edo posta elektronikoz idatziz (agg-gao@gipuzkoa.eus ).
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
Aurrez aurrekoa. 'Google aplikazioak zure smartphonean'. 18 ordu. Gaztelaniaz.
'Eskolumeak eta familiak'. Argazki zaharren bigarren bilduma.
May Colmenero margolari tolosarraren Aquella niña que comenzo a pintar (Margotzen hasi zen neska hura) margolan bilduma Hiru tabernan. Bere seme David Colomo 'Pajarillo'-k, musikaz girotuko du inaugurazio ekitaldia, lehen egunean (maiatzak 14), 19:00etan. Erakusketa ekainaren 24a bitarte egongo da ikusgai, tabernaren ordutegi berean, hau da, asteazkenetik igandera, astegunetan 17:30etik aurrera, eta asteburuetan 12:00etatik aurrera.