'Mundu berri baterako ateak' Pasaiatik Aralarko San Migelera erromesaldia. 09:00. Villabona. 09:50-10:00. Anoeta. 10:40-10:50. Tolosa.
Jabetze Eskola. 'Nuestras emociones pintadas'. Leire Markinezekin. 6 saio. 10,80 euro. Gaztelaniaz.
Belaunaldien arteko etxebizitzaren proiektuaren oinarriak eta hurrengo urratsak partekatzeko saioa. Iurramendi eta Paper kaleen arteko biribilgune alboan, egungo etxeen era eraikitzen ari diren eraikinen arteko orubean Tolosako Udalak belaunaldi arteko etxebizitza bat egin asmo du.
Ekainaren 23ko sua prestatzeko, dantzan parte hartzeko entsegua. Zunbeltzen eskutik.
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
Aurrez aurrekoa. 'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Gaztelaniaz.
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
Aurrez aurrekoa. 'Google aplikazioak zure smartphonean'. 18 ordu. Gaztelaniaz.
'Eskolumeak eta familiak'. Argazki zaharren bigarren bilduma.
May Colmenero margolari tolosarraren Aquella niña que comenzo a pintar (Margotzen hasi zen neska hura) margolan bilduma Hiru tabernan. Bere seme David Colomo 'Pajarillo'-k, musikaz girotuko du inaugurazio ekitaldia, lehen egunean (maiatzak 14), 19:00etan. Erakusketa ekainaren 24a bitarte egongo da ikusgai, tabernaren ordutegi berean, hau da, asteazkenetik igandera, astegunetan 17:30etik aurrera, eta asteburuetan 12:00etatik aurrera.