Alpino Uzturrek antolatutako mendi irteera. Tolosako mugak 7. Bedaio. Bigarren zatia. 4 orduko iraupena.
Sukaldaritza tailerra herriko haurrentzat, Lander Cornago sukaldariaren eskutik. Eguberriekin lotuta bi errezeta prestatuko dituzte. Sei urtetik beherako haurrek gurasoen laguntzarekin prestatuko dute.
Paralisi brankial obstetrikoaren eguna. 10:30. Festaren hasiera. Kristina Solanoren ikasleen zein Besamotza Konpartsaren eskutik. 11:15. Go!azen-eko aktoreekin argazkia ateratzeko aukera. 12:00. Martxa solidarioa. 12:30. Txokoen irekiera. 13:30. Txokoen itxiera eta zozketa.
Urteko azken herri batzarra. Bertan, 2024ko urtearen balantzea egingo dute, eta datorren urterako asmoen berri emango da.
Mota guztietako postuak izango dira: elikagaiak, arropa, poltsak, bitxiak, zozketa, tailerra...
12:00. Egarri halterofilia trofeoa. Denok Danenaren eskutik, Joxe Arregi plazan. 16:30. Ziotza eta Urnietako pilota elkarteko umeen partidak, Intxaur frontoian. 18:00. Danena ohorezko kadeteak Añorgakoen aurka.
XI. Ogi Berri Torneoa Migel Soroaren oroimenez. Finalerdia.
'Miñan' antzezlana. Amets Arzallusen izen bereko liburuan oinarritutako Artedramaren antzezlana, Ibrahimaren istorioa du oinarri.
Bost hamarkada hauetan zehar, L’Estaquirot Teatre antzerki komunitatearentzat inspirazio iturri izan da, bere ekoizpen berritzaileekin eta bikaintasun artistikoarekiko duen konpromiso sendoarekin ikusleak liluratuz
'Adierazteko moduak... irudiak eta mezuak' erakusketa ikusgai ganbaran. Carmen Mateo Orusen akuarelak, Xabier Olano Jauregiren eskulturak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.
Herrikideko Kirikiño aisialdi taldeak eguberrietako kanpaina martxan jarri du. Helburua Tolosako Caritasi laguntzea da. Honela, elikagai ez-galkorrak eta garbitasun eta higiene-produktuak jasoko dira.