Kukute guraso elkarteak antolatuta, Palestinako haur eta nerabeekiko elkartasunez argazki bat aterako dute. Udalak ere bat egin du Palestinako genozidioa salatzeko deialdi honekin, eta herritarrei argazkira batzeko gonbidapena luzatu diete.
Emakume topaketa. Autoezagutza astrologiaren bidez. Gonbidatu berezia Izaro Susperregi, astrologia ebolutiboan aditua.
'Ez-perimentua' Villabonako antzerki tailerraren emanaldia. Sarrera doan, aforoa osatu arte.
Jose Mari Razkinen 'Itzalaren goraipamena' argazki erakusketa. Japoniarrek itzaletan topatzen omen dute edertasunaren muina. Joxe Mari Razkinek ere bai. Itzal-argiz betetako zuri-beltzeko argazkiak jarri ditu erakusgai. Wabi-Sabi ikuspegi estetikoan akastun, osatugabeak eta aldakorrak diren elementuen edertasuna kontutan hartzen da. Erakusketa honetan platano azala, arrosa zimeldua, tipul azala edo piper zimurtua ikuspegi horren adibide garbiak dira.
'Motxila ibiltaria' erakusketa.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
'7 euskal eskultore' erakusketa: Eider Baile, Luisa Aranburu, Virginia Bosch, Pablo Zuriarrain, Amaia Imaz, Uxue Lasa eta Angel Navas.
Aurrez aurrekoa. 'Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak'. 4 ordu. Gaztelaniaz.
Kultur etxeko kultur lantegietako ikasturteko lanen erakusketa. 09:00-14:00. Astelehenetik ostiralera. 09:00-16:00. Asteazkenetan.
Aurrez aurrekoa. 'Canva ikasi diseinatzen'. 6 ordu. Euskaraz.
Kultur etxeko tailerretan egindako lanen erakusketa. Pintura, zeramika, ehoziri, argazki eta eskulanen tailerretan egindako 200 lan bilduko dira.
Iñaki Artolak ekainaren 28an Alegiako frontoian jokatuko duen partidarako sarreren aurre-salmenta, Inaxio Begiristain kultur etxean.