Euskararen Aholku Kontseiluaren lehen bilera. Kontseiluaren antolaketa berriaren aurkezpena egin eta 2024ko plangintzaren barruko mugarri nagusiak ezagutzera emango dira saioan. Herritarrei irekia.
Arantxa Iturberen 'Koadernoa zuri' liburuaren irakurketa feminista. Alaine Agirre Garmendiarekin. Saio irekia eta doan.
Yurre Ugartek dinamizatutako tertulia literarioa. Juan Kruz Igerabideren 'Ura Saltoka' liburua aztertuko dute. Idazlea bertan izango da.
Batzar irekia GI-2131 errepidearen segurtasuna hobetzeko proiektuari buruz.
San Joan suan kantatzeko entsegu deialdia, herriko musikari eta dantzariekin. Txintxarrik antolatuta.
'Motxila ibiltaria' erakusketa.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
'7 euskal eskultore' erakusketa: Eider Baile, Luisa Aranburu, Virginia Bosch, Pablo Zuriarrain, Amaia Imaz, Uxue Lasa eta Angel Navas.
Jose Mari Razkinen 'Itzalaren goraipamena' argazki erakusketa. Japoniarrek itzaletan topatzen omen dute edertasunaren muina. Joxe Mari Razkinek ere bai. Itzal-argiz betetako zuri-beltzeko argazkiak jarri ditu erakusgai. Wabi-Sabi ikuspegi estetikoan akastun, osatugabeak eta aldakorrak diren elementuen edertasuna kontutan hartzen da. Erakusketa honetan platano azala, arrosa zimeldua, tipul azala edo piper zimurtua ikuspegi horren adibide garbiak dira.
Kultur etxeko kultur lantegietako ikasturteko lanen erakusketa. 09:00-14:00. Astelehenetik ostiralera. 09:00-16:00. Asteazkenetan.
Aurrez aurrekoa. 'Argazkiei ukituak eman zure smartphonearekin'. 4 ordu. Esukaraz.
Kultur etxeko tailerretan egindako lanen erakusketa. Pintura, zeramika, ehoziri, argazki eta eskulanen tailerretan egindako 200 lan bilduko dira.