Aizkardi mendi elkartearen mendi irteera. Ortzaizetik (120 m) abiatuko dira, Baigura (897 m) eta Haltzamendi (813 m) gailurrak igo ondoren, Ortzaizera itzuliko dira. Irteera honen iraupena bost ordu eta erdi ingurukoa da eta luzera 20 kilometrokoa da.
XXXV. Ero Etxe Krosa. 11:30. Gizonezko Infantilak. 2.800 m. 11:45. Emakumezko Infantilak. 1.950 m. 12:00. Gizonezko Alebinak. 1.400 m. 12:15. Emakumezko Alebinak. 1.400 m. 12:25. Gizonezko Benjaminak. 1.100 m. 12:35. Emakumezko Benjaminak. 1.100 m.
Old Time Spooks taldearen kontzertua. Talde gasteiztarra da eta Paula Santamariak, Joel Brunak, Luis Carlos Orduzek eta Ruben Ortizek osatzen dute. Euskal Herriko kantoi eta kalezuloen artean jaiotako spooky hillbilly punk taldea da.
'Almazenean'. Txalo produkzioak. Zuhaitz Gurrutxaga eta Iker Galartzarekin. Aldez aurretik 10 euro, egunean bertan 12 euro.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
'EmakumeARTEan' jabetze eskolako ikasleen erakusketa. Pintura, xilografia, argazkigintza eta sormen akelarrea.
Matilde Urdangarin Palacioren pintura erakusketa. Teknika eta gai ezberdineko koadroz osatu du oraingo erakusketa hau 84 urterekin Urdangarinek.
Saharako errefuxiatuen kanpamenduetarako elikagai bilketa, Tolosaldea Sahararekin elkartearen bitartez. Bilketa puntuak: Alegiako Herri Eskola eta Aralar Institutua.
Tolosaldea Sahararekin elkartea, janari eta material bilketa egingo da Saharara bidalketa egin ahal izateko. Bilketan, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haurrentzat eta helduentzako pixa-oihalak eta eskola materiala dira eskatzen direnak. Materiala udaletxera edo Zumadi eskolara eraman daiteke.
Google Aplikazioak zure smartphonean. 18 ordu. Gaztelaniaz.