Goizean. Gabon kalejira eta hamaiketakoa Ekintza guraso elkartearen eskutik. Iluntzean. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, plazan.
09:00. Gabon eskea herrian zehar, Urepele eta Guraso elkarteak antolatuta. 18:15. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera herriko plazan.
10:00. 'Gabonak, herritik kantari'. Euskal ohiturak eta Olentzeroren etorrera ospatuz kalera aterako dira Ikastolako kideak. Herritarrak ere beraiekin batera abestera gonbidatu nahi dituzte. 12:00. Sari banaketa. 2024 egutegia: argazki lehiaketako sari banaketa, san Migel plazan. 12:30. Olentzerorentzat gutunarekin batera, nahi izanez gero, etxean dituzuen jostailu erabiliak jasoko ditu Mari Domingik. San Migel plazan. 18:00. Olentzero, Mari Domingi eta lagunak. San Migel Plazatik abiatuta kalejira egingo dute herrian zehar. Ondoren goxokiak banatuko dizkiete ume guztiei.
11:00. 'Abesteko irrikaz!', Erreboteko plazan. 18:00. Olentzero, Mari Domingi eta basoko pertsonaia iritsiko dira Etxeondora. Ondoren. Herrian zehar kalejira egingo dute.
12:00. Otaño eta Zubimusuko ikasleek Elbarrenako kaleak alaituko dituzte. Aurrera plazan elkartuko dira, elkarrekin hamaiketakoa egiteko. San Millaneko ikasle eta gurasoek Mendibailara kantuz alaituko dute, eta ondoren, elkarrekin bazkalduko dute. 17:30. Olentzero eta Mari Domingi Joxe Arregi plazara hurbilduko dira, herriko umeekin egotera.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
Euskal emakume eskultoreak. 'Muttertum'. Euskal Herriko 20 artistaren erakusketa kolektiboa.
'Orendain argazkietan' erakusketa. Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusgai egongo dira.