Eskualdeko pentsiodunen elkarretaratzea udaletxe aurrean, eta ondoren, manifestazioa herrian zehar, pentsio duinak eskatzeko.
Alegiako Gaztetxean egingo duten bigarren eskuko azokarako materiala eramateko aukera.
'Nola aukeratu jostailu hezitzaileak' hitzaldia. Hizlariak Jone Ojea eta Lander Juaristi.
'Zaintza ereduak: Usurbil eta Hernaniko esperientziak'. Agurtzane Solabarrieta eta Jabier Lertxundirekin, Usurbil eta Hernaniko alkateak.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
Euskal emakume eskultoreak. 'Muttertum'. Euskal Herriko 20 artistaren erakusketa kolektiboa.
'Kotoiaren emakumeak' erakusketa. Ehun estanpazioan lan egindako Amasa-Villabonako emakumeen bizi-istorioak. Emakumeen historia, emakumeen ahotsekin kontatua. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.
Titirijai jaialdiaren 41. edizioa ospatzen dela eta, Topic-eko Anbigu aretoak jaialdiaren historiako argazki enblematikoenetako batzuen erakusketa txiki bat hartuko du, 1982an hasi zenetik, gaur egunera arte.
Kz Gunean ikastaroa doan. 'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. Ikastaroa euskaraz izango da. Izena emateko: tutor.ikaztegieta@kzgunea.net edo 945 06 25 55.
Ibarratik Misio Taldearen merkatu solidarioa. Produktuak jaso eta merkatua muntatu.
Aurrez aurre. 'Android mantentze lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza'. 4 ordu. Gaztelaniaz.
Aurrez aurrekoa. OOfimatika tresnak. LibreOffice. 20 ordu. Gaztelaniaz.