Alegiako Gaztetxean egingo duten bigarren eskuko azokarako materiala eramateko aukera.
Kontzertuak. 18:30. Karro-poteoa. 23:00. Arrixku, DJ Eldar eta DJ Naza.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
Euskal emakume eskultoreak. 'Muttertum'. Euskal Herriko 20 artistaren erakusketa kolektiboa.
Guztira 411 urte dira Tolosaren historiaren parte, lau mende pasatxoko sinbiosia hiribildu honen eta Santa Klara Ordenaren artean.
'Kotoiaren emakumeak' erakusketa. Ehun estanpazioan lan egindako Amasa-Villabonako emakumeen bizi-istorioak. Emakumeen historia, emakumeen ahotsekin kontatua. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.
Titirijai jaialdiaren 41. edizioa ospatzen dela eta, Topic-eko Anbigu aretoak jaialdiaren historiako argazki enblematikoenetako batzuen erakusketa txiki bat hartuko du, 1982an hasi zenetik, gaur egunera arte.
Kz Gunean ikastaroa doan. 'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. Ikastaroa euskaraz izango da. Izena emateko: tutor.ikaztegieta@kzgunea.net edo 945 06 25 55.
Gabonetarako jostailu bilketa, Gaztetxean, Onddo Gazte Asanbladak deituta.