Gazte lokalaren inguruko erabilera eztabaidatzeko bilera irekia.
Xilografia tailerra (linolio gainean): Sormenak eta aldarrikapenak plazara!. (Urriak 17, 24, 31; azaroak 7, 14 21, 28; abenduak 5. Astearteak, 18:00-20:00, Tolosako Kultur Etxean). Euskaraz. Matrikula: 10 euro.
Ikastolako kanpo espazioa diseinatzeko bigarren batzarrera. Herritar guztiei, eta, bereziki, gurasoei eta zaintzaileei zuzendua izango da. Itzulpen zerbitzua (Telegram aplikazioaren bidez) eskainiko da batzarrak irauten duen bitartean.
Batukada feminista. (Urriak 17, 31; azaroak 14, 28; abenduak 12; urtarrilak 9, 23; otsailak 6, 27. Astearteak, 18:30-20:30, Amarotz Auzo Elkartean). Euskaraz. Matrikula: 10 euro.
Noko abeslariaren kontzertua. Doan. 'Soroko lore eder lirainena' diskoko abestiak aurkeztuko ditu.
Irakurle taldearen bilera. Inazio Mujika Iraolaren 'Azukrea Belazeetan' liburua aztertuko dute.
Galtzaundiren tertulia literarioa, Yurre Ugartek dinamizatuta. Breda Smolnikar idazlearen 'Han goian urkiak hostoberritzen direnean' lana aztertuko dute.
'A barca do inferno'. Nauta. Galizia. Helduak. 70 minutu. Gaztelaniaz. Maskara txotxongiloak.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
Euskal emakume eskultoreak. 'Muttertum'. Euskal Herriko 20 artistaren erakusketa kolektiboa.
Guztira 411 urte dira Tolosaren historiaren parte, lau mende pasatxoko sinbiosia hiribildu honen eta Santa Klara Ordenaren artean.
'Mekanografia. Ikasi hutsetik'. 10 ordu. Aurrez aurre. Euskaraz.
'Kotoiaren emakumeak' erakusketa. Ehun estanpazioan lan egindako Amasa-Villabonako emakumeen bizi-istorioak. Emakumeen historia, emakumeen ahotsekin kontatua. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.
Titirijai jaialdiaren 41. edizioa ospatzen dela eta, Topic-eko Anbigu aretoak jaialdiaren historiako argazki enblematikoenetako batzuen erakusketa txiki bat hartuko du, 1982an hasi zenetik, gaur egunera arte.
Txotxongilo erakusketa Tolosako erakusleihoetan. Europar jatorriko txotxongiloei balioa emango diete.
VII. Udazken eskola. Txotxongiloen eta objektuen keinua eta dramaturgia. Joelle Nogues eta Giorgio Pupella. 35 ordu.
'Erosketa eta ordainketa segurua Interneten'. 4 orduz. Gaztelaniaz. Aurrez aurre.