Mekanika tailerra. Irailaren 26an, asteartea, 17:30-19:30, Trianguloa plazan. Bizikleten inguruko mekanika tailerra, Gurpilgunearen eskutik.
Galtzaundi euskara taldearen tertulia literarioa, Yurre Ugartek dinamizatuta. Eider Rodriguezen 'Eraikuntzarako materiala' aztertuko dute.
Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiko 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte.
'Mugarik gabe zizelkatzen. Grenzeloos Beeldhouuwen'. 50 eskultore herbeheretar eta euskaldun baino gehiago.
'Laborde Labayen - Garai bateko paperezko isladak' erakusketa. Laborde Labayen, arte grafikoen lantegia, Tolosan 1904tik 1974ra martxan egon zen. Bertan egindako lanak XX. mendeko historiaren testigantza dira. Desagertu aurretik Vicente Ameztoik zakarrontziko bidea hartuko luketen kartel sorta bat salbatu zuen. Horietako 25 erakusketa honetan ikusteko aukera dago, 20. eta 40. hamarkaden artekoak, urte haiek bezala argiak batzuk, ilunak besteak.
Marce Tenak zuzenduriko 'Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa' tailerreko lanen XI. erakusketa. Ordutegia. Goizez 11:00-13:00 (astelehena izan ezik) eta arratsaldez 16:00-20:00. Erakusketa 5 urtetik gorako haurren lanekin osatua dago.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
'Britania Handiko txotxongiloa' erakusketa Anbigu aretoan.