Nekazal makineriaren ikuskapen teknikoa. Txanda aurrez eskatu behar da: 943 626300. Ordainketa egunean bertan egingo da, esku dirutan.
Arratsaldean. Eskulanak, eguneko zentroan. Eskolako neska-mutilak eguneko zentrora joango dira eta bertako erabiltzaileekin eskulanak egingo dituzte. Ondoren. Txokolatea.
Oihane Amantegi Uriarteren 'Cayo Hueso' liburuaren irakurketa feminista. Alaine Agirre Garmendia dinamizatzailearekin. Saio irekia eta doakoa.
'Zer da reikia?'. Haritz Saez de Nanclares Zabala amezketarrak azalduko ditu reikiaren nondik norakoak.
Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiko 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte.
'Mugarik gabe zizelkatzen. Grenzeloos Beeldhouuwen'. 50 eskultore herbeheretar eta euskaldun baino gehiago.
'Laborde Labayen - Garai bateko paperezko isladak' erakusketa. Laborde Labayen, arte grafikoen lantegia, Tolosan 1904tik 1974ra martxan egon zen. Bertan egindako lanak XX. mendeko historiaren testigantza dira. Desagertu aurretik Vicente Ameztoik zakarrontziko bidea hartuko luketen kartel sorta bat salbatu zuen. Horietako 25 erakusketa honetan ikusteko aukera dago, 20. eta 40. hamarkaden artekoak, urte haiek bezala argiak batzuk, ilunak besteak.
Marce Tenak zuzenduriko 'Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa' tailerreko lanen XI. erakusketa. Ordutegia. Goizez 11:00-13:00 (astelehena izan ezik) eta arratsaldez 16:00-20:00. Erakusketa 5 urtetik gorako haurren lanekin osatua dago.
Denok elkarrekin eskolara. Irailaren 18tik 22ra, Altzoko erdigunean. Mugikortasun jasangarria abiapuntu izanda, goizeko 8:40etan plazatik abiatuko gara eskolarantz parte hartzera animatzen diren guztiekin (irakasle, guraso eta ikasleek), bizikletan, patinetean edota oinez.