Tolosaldeko jubilatu eta pentsiodunen elkarretaratze eta manifestazioa udako etenaren ondoren. Dei berezia egin diete emakumeei ekintzetan parte hartzeko, izan ere, haiek baitira kaltetuenak.
Kaleberako esku pilota txapelketa. 6-14 arteko neska-mutilentzat.
Furgobaratza. Haziak eta hazitegiak. Baratzean dauden barazkietatik haziak nola lortu eta ondoren hazitegiak nola zaindu irakatsiko dute.
Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiko 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte.
Tolosako txotxongilo museoari oso modu berezian lotuta egon diren eta dauden konpainien kartel eta txotxongiloez osatutako bilduma bat da. Besteak beste, Titiriteros de Binéfar, La Fanfarra, Jordi Bertran, La Tía Norica, Txotxongillo taldea, Búho Maravillas, Retablo de figurillas, Anita Maravillas, Bihar Txotxongilo Antzerkia, L`Estaquirot, Teatro de Marionetas de Oporto eta Bonecos de Santo Aleixo konpainien lanak ikusgai izango dira.
'Mugarik gabe zizelkatzen. Grenzeloos Beeldhouuwen'. 50 eskultore herbeheretar eta euskaldun baino gehiago.