Odola emateko aukera. Egunean bertan, goizean, txanda eskatzeko aukera: 943 00 78 84.
17:00. Pailaztana Junior taldearen Punto eta Aparte!, 17:00etan, auzo etxean, euskaraz. 18:00. Zirkugintza taldearen eskutik zirku ikastaroa, 18:00etan. Umeei begirako ikastaroa, euskaraz, kalean.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Iñaki Epelde, Koldobika Jauregi eta Jose Luis Longaronen erakusketa.
Zumardiak antolatutako piragua ikastaroa. Udan zehar hainbat talde osatuko dira. Arratsaldez, ekainaren 5etik 9ra; ekainaren 12tik 16ra eta ekainaren 19tik 23ra. Goizez, ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.
BLOK Arte Eskolak, gaurtik ekainaren 26ra bitartean, ikasleek ikasturtean zehar egin dituzten lanen hautaketa erakutsiko du. Aurten ere, TOPIC-eko Anbigu aretoko paretak kolorez eta artez beteko ditu erakusketa honek eta aukera ona da Tolosaldeko gazteek artearen arloan egindako lorpenak ikusteko.
'Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi'. 14 ordu. Gaztelaniaz.
Kultur etxeko tailerren erakusketa. Irakasleak: Pintura: Leire Markinez Calvo eta Miren Maite Egurbide Contreras. Zeramika: Arantza Munita Irisarri. Eskulanak: Pili Aguado Sierra eta Arantza Munita Irisarri. Argazkigintza: Ura Iturralde Larrañaga. Ehoziriak eta pachwork: Arantxa Grajirena Mutuberria.
Zumardia elkarteak antolatutako mendi zeharkaldia gazteentzat. 2010-2011n jaiotakoentzat. Bost egun mendian pasatzeko motxila hartuta mendiaz eta lagunez gozatzea izango da erronka.
Zumardiak antolatutako mendi bizikleta ikastaroa. Uda osoan zehar hainbat talde antolatuko dira: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.
Zumardiak antolatutako natur kirol goiz pasa. Talde giroa sustatzea, jolas eta ariketa zuzenduen bidez kirol ezberdinak sendotzea da helburua. Piragua, orientazioa, trail mendia, slackline, bizikleta eta ginkana jorratuko dituzte. Udan zehar hainbat talde antolatuko dituzte: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era.
Zumardiak antolatutako paddle surf ikastaroa. Arratsaldez. Udan zehar hainbat talde osatuko dira: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era.
Amarozko 25. Antzerki Asteak irauten duen bitartean Jabi Markezen aurreko edizioetan ateratako argazkiekin osatutako Klik nire txokotik argazki erakusketa.
Oporretan euskaraz udaleku irekiak. 2011-2019 urteen artean jaiotako umeentzat.
Beharzana elkarteak antolatuta. Esku Pilota Kanpusa teknifikazioa. 2007-2012 bitartean jaiotakoentzat zuzendurik. Euskal Pilota Kanpusa. 2011-2016 bitartean jaiotakoentzat zuzendurik.
Uda 2023 ekintzak, Bidania-Goiazko Udalaren eskutik. 3-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiko 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte.