Asuncioneko langileen mobilizazioa. 11:00. Elkarretaratzea egingo dute, Tolosako udaletxearen aurrealdean. 12:00. Elkarretaratzea eta manifestazioa, klinikaren aurrean.
Eskualdeko pentsiodunen ikasturteko azken elkarretaratzea. Lehenik, Ahoztar Zelaietak 'Diagnóstico Tolosaldea, Privatización de la sanidad en el oasis vasco' liburua aztertuko du, eta ondoren, ikasturteko mobilizazioen laburpena egingo dute.
Autozainketa. Saioa Garmendiarekin. 16:00-18:00 edo 18:00-20:00.
Tolosako odol emaileei zuzendutako hitzordua. Aldez aurretik txanda hartzea ezinbestekoa da: 943 00 78 85 (900 303 404).
'Diagnóstico Tolosaldea. La privatización de la sanidad en el oasis vasco' liburuaren aurkezpena. Ahoztar Zelaietarekin.
Emakume bat eraila Bilbon. Hori salatzeko elkarretaratzea Aiztondoko mugimendu feministak eta Lurgatz talde feministak deituta.
Tolosako Udal Musika Eskolako perkusio eta orkestrako ikasleen kontzertua.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Iñaki Epelde, Koldobika Jauregi eta Jose Luis Longaronen erakusketa.
Zumardiak antolatutako piragua ikastaroa. Udan zehar hainbat talde osatuko dira. Arratsaldez, ekainaren 5etik 9ra; ekainaren 12tik 16ra eta ekainaren 19tik 23ra. Goizez, ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.
BLOK Arte Eskolak, gaurtik ekainaren 26ra bitartean, ikasleek ikasturtean zehar egin dituzten lanen hautaketa erakutsiko du. Aurten ere, TOPIC-eko Anbigu aretoko paretak kolorez eta artez beteko ditu erakusketa honek eta aukera ona da Tolosaldeko gazteek artearen arloan egindako lorpenak ikusteko.
'Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Gaztelaniaz.
'Canva. Ikasi diseinatzen'. 6 ordu. Gaztelaniaz.