Basabi-Adarra-Ereñozu mendi irteera, Alpino Uzturreren eskutik. 4 orduko ibilbidea izango da.
Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatutako Bueltaka ekimena. Estadioari emandako buelta bakoitzeko euro bateko ekarpena egingo zaio elkarteari. Dirua lortzeaz gain elkarteko kide Agus Agoteri omenaldia egingo diote.
Hegaztien kantua ezagutzen. Izaskun-Belabieta ibilbidea egingo dute. Dohainik.
Txindoki kilometro bertikala. 2023ko Euskal Herriko Kilometro Bertikal Txapelketa. 3,6 kilometroko distantzia, 980 metroko desnibela.
10:00-14:00. Udaberriko azoka. 13:30. Saskiaren zozketa. 18:00. Herriko haur, gazte eta helduen dantza emanaldia.
10:00-11:00. Umeak (5-10 urte). 11:00-12:00. Helduak (10 urtetik gora). 15 euro herritarrentzat eta 30 euro gainontzekoentzat. Aitor Vacas (Irristaka taldeko entrenatzailea eta Ilazki Zalakain (Irristaka taldea). Apirilaren 22 eta 23an; maiatzaren 6 eta 7an; maiatzaren 13 eta 14an eta ekainaren 3 eta 4an.
Estanpazio botaniko tailerra. Setazko foulard baten estanpazioa, lore eta hosto naturalekin. 105 euro, materiala barne. Kris Merakik eskainita.
Nekane Bautistaren errautsei lur ematea. 11:00. Plazatik abiatuta, ibilalditxoa Nekanek ohikoa zuen inguruan. 12:00. Pello Zabala gunera iritsi eta zuhaitz landaketa, musika, kantu, bertso eta abarrez lagundutik. Jarraian. Amaiera emateko, luntxa izango da.
Tolosako Ekinbide Etxeak Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiarekin lankidetzan antolatutako Maiatzeko Doinuak zikloa. Trío Codix hirukotea: Jaime Barranco (txirula), Laura Valentina (bionika) eta Esteban Ramirez (biola).
12:00. Hamaiketakoa, ostatuan. Urdaiazpikoa Joxe Mari Barriolak moztuta. 16:00. Pontx pailazoa, frontoian. Ondoren. Txokolate jatea eta puzgarriak. 19:00. Herriko sagardo dastaketa. Amaitzeko. Oilarraren igoera.
18:00. 'Bailar la locura' dokumentalaren proiekzioa, Mikelasagasti auditorioan. Jarraian. 'J-AhO! II: nor da eroa, zu edo ni' dantza ikuskizuna, ikastolako patioan.
EPIK abesbatzaren kontzertua. EPIK ikasleta profesionalaren korua. Pianoa Loreto Aramendi eta zuzendaria Eva Ugalde.
'Berriketan' ikuskizuna. Txalaparta eta flamenkoa. Txapalaparta: Mikel Aveiro eta Aitor Korta. Gitarra: Miguel Linares. Ahotsak: Eider Elorza eta Angel Lopez de Toro. Perkusioa: Adrian Larrañaga. Dantza: Askoa Etxebarrieta Lasheras 'La Pulga'. Aldez aurretik 8 euro, egunean bertan 10 euro.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
'Mendian gora'. Euskal mendizaletasunaren historiaren erakusketa.
Ereite elkarte multikulturalak proposatzen duena, Eskuahaldunak eskultoreen elkartea eta Billabonarte artista elkartearekin batera, aniztasunaren errealitatea, artearen bidez erakustea da.
Plazida Otaño liburutegian ikusgai izango da 'Babestu dezagun Ezkeltzu' erakusketa, maiatzaren 13a arte.