09:30-12:30. Kulturarteko espazioa. Gosari bilera. 'Mundu bat Asteasun' prozesuaren inguruan, proiektuko talde motorra osatuko dugu.
Tinta naturalen tailerra. Seta eta artilea landareekin, kristal berotegi batean, tindatzen ikasi. 105 euro, materiala barne. Kris Merakik eskainita.
Elkartasun Sareak janari bilketa egingo du.
Gazteek ikasturtean egindako STEAM proiektuak ikusgai. Elhuyarrek antolatuta.
Safe Place proiektua, Laura de la Iglesia, Nahia Zumeta eta Nahia Apeztegiarekin. Osasun mentalaren inguruan. 7 lonja, eta horietako bakoitzean aditu batek gaixotasun zehatz bati (suizidioa, antsietatea, depresioa, bipolaritatea, adikzioak, elikadura gorabeherak eta eskizofrenia) lotutako informazioa zabalduko du. 12:00. Olaia Toralen kontzertua.
Sarek deituta, mosaiko jendetsua. 'Ireki aterkia etxerako bidea ere irekitzeko'.
Kulturarteko pintxo-potea, Mundu bat Asteasun proiektuaren barruan. Kabela, Iturri-ondo, Argia eta Patxinen.
'Tolosaldeko osasungintza egoera larrian. Irtenbidea orain!'. Manifestazioa.
Kantu bazkaria. Irurako Gazte Asanbladak antolatuta. Bazkal ondoren, Joxe Mendizabalek alaituko du giroa.
16:00-17:00. Umeak (5-10 urte). 17:00-18:00. Helduak (10 urtetik gora). 15 euro herritarrentzat eta 30 euro gainontzekoentzat. Aitor Vacas (Irristaka taldeko entrenatzailea eta Ilazki Zalakain (Irristaka taldea). Apirilaren 22 eta 23an; maiatzaren 6 eta 7an; maiatzaren 13 eta 14an eta ekainaren 3 eta 4an.
Mendi bizikleta ibilaldia, Berrobi inguruko mendietan. 10-18 urte bitarteko gazteentzat. Mattin gizarte abenturako kideekin.
16:30. Auzo arteko apustua. 21:00. Herri-afaria, ganbaran. 00:30. Bide Batez erromeria. Goizaldera. Gosaria.
ATZERATUTA. 'Erremontari herriz herri' saioa.
'Masustak. Bizimodu baten historia' dokumentala. Agurtzane Belaunzaran eta Pedram Yazdani. Bi saio: 18:00 eta 19:00.
Tolosako Erresistentzia Jaialdia. Kontzertuak: Lagrimas del Sur, Adryto M18, Kushito, Soke S15, Koler Natura, Los Payos, Kato Squad y JL, Boka Seka eta Zuza.
Bake faltsua eta Berandu baino lehen Bonberenean izango dira.Sarrera: 8 euro.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
'Mendian gora'. Euskal mendizaletasunaren historiaren erakusketa.
Ereite elkarte multikulturalak proposatzen duena, Eskuahaldunak eskultoreen elkartea eta Billabonarte artista elkartearekin batera, aniztasunaren errealitatea, artearen bidez erakustea da.
Plazida Otaño liburutegian ikusgai izango da 'Babestu dezagun Ezkeltzu' erakusketa, maiatzaren 13a arte.