TK Gune. Berrikuntza aplikatutako proiektuak enpresa txiki eta ertainentzat.
Leire Markinez Calvo formatzailearekin. 6 saio. Gaztelaniaz. 10 euro.
Luz Clemente formatzailearekin. 5 saio. Gaztelaniaz. 10 euro.
‘Euskaraz bizi gaitezke’ izeneko euskaldunen ahalduntze tailerra jarriko du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak. Tailer horretan izena ematen duenak euskaraz bizitzeko topatzen dituen zailtasunei aurre nola egin landuko du. Tolosan izango dira saioak eta apirilaren 26an hasiko da tailerra. Hamabostean behin, asteazkenetan, izango dira saioak, eta ekainaren 21an amaituko dira. Tailerra 18:00etatik 19:30etara izango da, eta guztira bost hitzordu izango ditu (apirilak, 26, maiatzak 10 eta 24, eta ekainak 7 eta 21). Tailerrean parte hartzeko beheko galdetegia bete behar da, eta argibide gehiago nahi dituenak 943 65 50 04 zenbakira dei dezake edo galtzaundi@galtzaundi.eus helbidera idatzi. Galtzaundiren bulegoan ere informazio eskuratu daiteke, baita izena eman ere.
Irakurketa kluba Karmele Mitxelenaren 'Haragizko mamuak' eleberria landuz, udal liburutegian.
Ura Iturralde Larrañaga formatzailearekin. Euskaraz. 10 euro. 8 saio.
Emakumeen Topaketa. 'Dantza eta kantua terapia modura'. AyVee (Andrea Vitoria) gonbidatu bereziarekin. Doan. Ester Povedak zuzenduta.
Federico Alfano medikuaren hitzaldia. 'Sorbalda mingarria diagnostikoa eta tratamendua'.
'Gure historiako pasarteak' argazki proiekzioa, Ander Gillenea fotokazetariaren eskutik. Euskal herriko gatazka politikoa oinarritzat duen argazki proiekzioa, 1990 eta 2018 artean ateratako irudiekin Ander Gillenea egilearen zuzeneko azalpenekin.
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Maria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.
'Mendian gora'. Euskal mendizaletasunaren historiaren erakusketa.
Argazki lehiaketa. 'Formak' da gaia. kultura@berrobi.eus hebidera bidali behar dira argazkiak.