Asteasutik sartuko da Itzulia eskualdean, Andazarratetik datorrela. Villabonan sartuko dira, lehen esprint puntuagarrian, Kale Berrian, Malkar plazaren parean, 92. kilometroan. Jarraian, Anoeta aldera alde egingo dute, Sacem ondoko bidetik, bide estua eta lehenengo malda gogorrak hasiko dira orduan. Anoeta eta Tolosa pasa ondoren, tropelak Tolosaldeko hainbat herri zeharkatuko ditu: Altzora igoera (3. mailako mendate puntuagarria), Alegia, Amezketa, Abaltzisketa, Orendaingo igoera (3. mailakoa) eta bigarren aldiz Altzora igoko dira. Berriro, Villabonarako bidea hartuko dute, Tolosa eta Anoeta pasaz. Sarasola sagardotegirako aldapa igoko dute. Asteasu eta Zizurkil tarteko industria gunea zeharkatuko dute eta Zizurkil herritik pasako dira. Bertatik, Adunara joko dute. Bertan, etaparen bigarren esprinta izango da. Jarraian, Villabonara Agaraitz aldetik sartuko dira txirrindulariak eta Agaraitz aldetik sartuko dira, Kale Berria osorik igarota. Eliza ondoko bidegurutzetik, Otsabi auzora joko dute. Hika txakolindegian amaituko da eguneko etapa.
Ttapa-ttapa: adinekoak sasoian egoteko egitasmoa. 65 urtetik gorako pertsonei bideratuta.
Irurako adinekoak sasoiko egoteko egitasmoa. 65 urtetik gorako pertsonek ibilbide bat egiten dute ariketa fisikoa bultzatu eta elkarren arteko harremanak sustatzeko. Ibilbidea hamaiketako batekin amaituko da. Bi modutara har daiteke parte, erabiltzaile bezala edo mugikortasun arazoak dituztenei laguntzeko boluntario aurkeztuz. Parte hartzeko: 943 691 333 edo gizarte@irura.eus
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Xantos Agirrezabalaren 'Argialdia' akuarela erakusketa. Ordutegia. Astelehenak (16:00-20:00) eta astearte-ostirala (10:30-13:00 eta 16:00-20:00).
Maria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.