Bertso-txotx herrian zehar, gazteek antolatuta. Gero, bokata jatea, mus txapelketa...
Azoka solidarioa. Ikastolako LH6ko ikasleek proiektu solidarioa antolatu dute Marea Urdina elkartearen alde. Bertan, aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa bultzatzen da. Azokan biltzen den dirua elkarteari laguntzeko erabiliko da.
19:00. Bertso poteoa. Amaia Agirre eta Iker Zubeldia. Plazatik hasi eta herriko trikitilariek girotuta. Sagardoa eta pikoteoa doan (edalontzia 3 euro). 22:30. Mus eta punttu txapelketak, Zartagi jatetxean.
Lagarteko bidea edo «alternatiboaren» balioa, Gabi Martinezen eta Josep Mª Palauren eskutik.
Pelax taldearen kontzertua, Ostiral Kulturalen barruan.
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Xantos Agirrezabalaren 'Argialdia' akuarela erakusketa. Ordutegia. Astelehenak (16:00-20:00) eta astearte-ostirala (10:30-13:00 eta 16:00-20:00).
Maria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.