Autozainketa. Saioa Garmendiarekin. 16:00-18:00 edo 18:00-20:00.
Pepa Bojo Ballesterrek eskainita. Astelehenetan, martxoaren 20tik maiatzaren 29ra. Gaztelaniaz. 10 euro.
Sexualitatea eta nerabeak. Nerabeen gurasoentzako saio irekiak. Sexune taldeak eskainita.
TEK Lizartza proiektuaren aurkezpena. Lizartzan Komunitate Energetikoa sortzeko prozesua hastera doaz. Lehenengo bilera.
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
'Emakumeak han eta hemen'. Literaturan emakumeek egindako ekarpenak irakurgai, udaletxeko sarreran.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Xantos Agirrezabalaren 'Argialdia' akuarela erakusketa. Ordutegia. Astelehenak (16:00-20:00) eta astearte-ostirala (10:30-13:00 eta 16:00-20:00).
Maria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.