Aizkardi Mendi Elkartearen 54. Mendi Martxa. 07:00. Ibilaldi luzea. 44 kilometro. 210 ordu. 22. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilbideen Zirkuiturako baliagarria. 08:00. Ibilaldi motza. 25 kilometro. 6 ordu.
Larresoro eta Leaburu-Txarama Senidetze Eguna. 11:00. Ongi etorria herriko dantzariekin. Ondoren. Hamaiketako herriko sagardogileen sagardoarekin. 12:00. Bertso pilota. Arkaitz Esnaola Jon Erasunen aurka. Sebastian Lizaso eta Mizel Mateo bertsolariekin eta Elene eta Haizea trikitilariekin. 14:00. Bertso bazkaria herriko ostatuan.
Cazoo Baskonia - Surne Bilbaobasket partida ikustera joateko autobusa antolatu du Elorri Aldapak.
Anonyme popular. Ikus-entzunezko bertso jarriak, orainaldian jarriak. Igor Elortza Aranoaren hitzekin eta ahotsarekin eta Rafa Rueda Etxebarriaren doinuekin eta soinuarekin. Sarrera 8 euro.
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
'Emakumeak han eta hemen'. Literaturan emakumeek egindako ekarpenak irakurgai, udaletxeko sarreran.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Xantos Agirrezabalaren 'Argialdia' akuarela erakusketa. Ordutegia. Astelehenak (16:00-20:00) eta astearte-ostirala (10:30-13:00 eta 16:00-20:00).
Maria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.