Kiroldegiko langileen elkarretaratzeak, ELA sindikatuak deituta. 12:00. Kontzentrazioa, udaletxe parean. 19:00. Kontzentrazioa, Euskal Herri plazan.
'Internet, pantailak, sare sozialak: onurak eta gatazkak nola kudeatu', Rakel Gamitoren eskutik.
Zubi Berriari buruzko bilera irekia. Ura Agentziak proiektuari buruzko zehaztapenak emango dizkie herritarrei.
Literatura saioa. Katixa Agirreren 'Berriz Zentauro'.
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
'Emakumeak han eta hemen'. Literaturan emakumeek egindako ekarpenak irakurgai, udaletxeko sarreran.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
'Hurbil dituzu, behatu baino ez duzu' hegaztien erakusketa.
Xantos Agirrezabalaren 'Argialdia' akuarela erakusketa. Ordutegia. Astelehenak (16:00-20:00) eta astearte-ostirala (10:30-13:00 eta 16:00-20:00).
Emakunderen 'Emakumeak Gora!' erakusketa. Kanpainak erakusten du zeintzuk diren emakumeei lidergo postu horietara berdintasunez iristea eragozten dieten oztopo nagusiak, eta mito faltsuak eraisten ditu, hala nola, emakumeek prestakuntza gutxiago dutela postu horiek betetzeko, EAEn goi-mailako ikasketak dituzten pertsona guztietatik ia %60 emakumeak direla adierazten duten datuak emanez.