Candanchu-Astunera eski irteera, Gaztezulorekin. 9-20 urte bitarteko haur eta gazteentzat.
Iturriotzetik Herniora kronoigoera egingo dute lasterkariek, lau kilometrokoa eta 482 metroko desnibel positiboarekin.
Asisko Urmeneta Otsoa irudigile era komunikatzaileak eskainiko du ikastaroa: 'Euskal Herriko historia osatzen'.
10:00-20:00. Beherapenak kalean, egun osoz. 10:30-14:30 eta 16:30-19:30. Txu-txu trena herrian bueltaka, egun osoan zehar. 10:30-14:30 eta 16:30-19:30. Haur parkea (0-5 urte). 16:30. Tolosako erraldoi eta buruhandien konpartsa. 17:00-19:30. Asier Burguete (Go!azen) aurpegiak margotzen. 17:00-19:30. Joko inklusiboak.
10:00-14:00. Heike Freirekin solasaldia.14:00-16:00. Bazkari autogestionatua.16:00-18:30. Ze eskola nahi dut? hausnarketarako unea, Josetxu Garcia irakaslearekin. Umeak eta digitalizazioa gaia landuko dute.
10:00-12:00. Tailerra Nordic Walking, Erreboteko plazan. 19:00. Cristina Gonzalezen eskutik hitzaldia, Gurea antzokian.
Titereszenaren barruan, 'Txotxongilolaritza eta emakumea'. Gaurkoan, emakumearen nazioarteko eguna. Izena emateko: cit@cittolosa.com edo 943 651 404. 6 euro helduek eta 5 euro 12 urte arteko haurrek. 11:30. Euskaraz. 12:30. Gaztelaniaz.
15:00. Mus txapelketa, Urepele elkartean. 18:00. Frontenis txapelketako finalak.
16:00. Txapeldunen mus lehia zentroan. 16:30. Bukalai dantza taldearen emanaldia Intxaur frontoian. 18:00. Pilota Partidak. Lehenik pilota eskolako kideak. Ondoren, afizionatuen pilota partida. Julen Alberdi eta Jon Erasun vs Ander Perurena eta Julen Aizpuru. 21:00. Txapeldunen afaria Iriarte jatetxean. Afal ostean. Alex Intza 2020 txapeldunak (iaz ospatu genuen arren) jarriko die txapela Ziotza pilota eskolako kideei eta pilota eskola izango da 2023ko jaien hasierako txupinazoa botako duena. Jexux Mari Irazu eta Unai Mendizabal bertsolariek girotuko dute afal oste hori.
18:30. Kontzertua herritar guztientzat. Maialen Aristegi. 20:30. Emakume afaria, Ostatuan.
19:00. 'Tabuen kutxatik oholtzara' bertso saio musikatua, udaletxeko ganbaran. Onintza Enbeita, Maialen Akizu, Uxue Alberdi eta Alaia Martinekin. Amaia Agirre gai jartzaile lanetan. Gari Otamendi eta Ixak Arruti musikariekin. 21:00. M8a ospatzeko herriko emakumeen afaria, erabilera anitzeko gelan.
19:00. 'Cromlech' antzezlana. Evaren alabak, ikus entzunezko aretoa. Ondoren. Emakumeen afaria, Aitz Ondo elkartean.
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
'Emakumeak han eta hemen'. Literaturan emakumeek egindako ekarpenak irakurgai, udaletxeko sarreran.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.