Gipuzkoako eskola txikien kirol topaketa. 3-6 maila bitarteko haurrek parte hartuko dute. Goiz guztian zehar.
'Berdean heztea: natura, ikasteko gune gisa' hitzaldia eskainiko du Heike Freirek.
Almaur elkarteko Iñaki Arregik gidatutako solasaldia. 'Bizitza eta heriotzari begirada berri bat'. Dohainik.
Bi saio: 18:00 eta 20:00. 6 urtetik gorakoentzako ikuskizuna. 15 euro sarrera.
18:00. Alarma Morea taldearen kontzertua. 3 emakume oholtza gainean. Feminismoan, aniztasun kulturalean eta euskararen sustapenean oinarrituz, jatorrizko kantak eta bertsioak egiten dituzte runba doinuetan. San Migel plazan. 20:00. Emakumeen afaria, Gazte Alaiak elkartean. Ondoren. Irura kafetegian musika izango da. Irura Moretuz elkarteak antolatuta.
'Cromlech' antzerki obra eta ondoren afari-merienda, kultur etxean. Sarrera librea. Elena Arambarri, Marta Garcia, Nieves Peña eta Sonia Sanz antzezleekin.
Japoniaren nahia, Patricia Almarceguiren eskutik, gaztelaniaz. Sarrera doan, gonbidapenarekin.
XVIII. Berri Txapelketako partida. Zazpi Itturri (Amezketa) - Lagun Artea (Sestao). Kadeteak: Gorostidi II - Karrera / Perez II - Quijano. Gazteak: Gorostidi - Plazaola / Perez-Castillo. Nagusiak: Zabala - Beloki / Jimenez - Izurieta.
20:00. Emakumeen Eguneko afaria, herriko ostatuan. Ondoren. Bingo feminista musikatua.
Helduentzako, euskaraz eta gaztelaniaz. Dorleta Kortazar eta Celine Ripoll.
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
'Emakumeak han eta hemen'. Literaturan emakumeek egindako ekarpenak irakurgai, udaletxeko sarreran.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.