Alpino Uzturreren mendi irteera. Tolosako Mugak 4. Artzabaltza-Ollagon-Ibarra. Lau ordu.
09:00. Txistulariak, Tolosako Udalak eskainia. 09:30. Diana Konponezinak txarangarekin. 12:30. Aizkolariak Ugaitz Mugertza eta Jexux Mari Mujika. 12:45. Trikitixa Elustondo anaia-arrebak. 13:00. Bertsolariak. Anjel Mari Peñagarikano eta Oihana Iguaran. 18:00. Bertsolariak. Bigarren saioa. 18:30-21:00. Trikitixa Elustondo anaia-arrebekin.
Lilatoira begirako entrenamendua. Otsabio kirol elkartearen eta Kalamatrikeren eskutik.
Zaldiketa proiektuaren barruan, Goienetxe baserrian, Edurne Barriolarekin elkarlanean ariko da Gaspar Urkola soinu terapeuta. Zaldiekin konexioa egiteko saioa izango da, heziera naturalaren bidez, eta ontzi tibetarrekin armoniazko espazio bat sortuko dute.
Auzolanean inguru honetan egindako lanak, besteak beste, egurrezko aterpea egin da, mahai panoramikoa, umeentzako rokodromoa, paretak osatu eta egonkortu, ondoko bidezidorra berreskuratu… Lanak ezagutaraziko dituzte eta ondoren hamaiketakoa izango da. Amarozko naturazale eta espeleologoa izan zen Iñaki Alonsori Indiori omenaldi xume bat egingo zaio, berak azaleratu zituen 2016. urtean sasien artean ezkutatua zeuden Uzturreko ur-jauzia eta putzuak.
Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketa. Lizartzako ostatuan.
Aldizkako erakusketa 'Titireszena'-ren barruan. 'Jordi Bertran, txtongilolariaren 45 urte'.
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
'Begiradak mundutik' Fernando Rojo Tolosaren argazki erakusketa.
Aristides Esteban Hernandez 'Ares' eta Joseba Sarrionandia.
Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian, Motxila ibiltaria ekimenaren barruko misioari jarraituz, totemak osatu eta erakusketa antolatu dute otsailaren 6ra bitartean.
Aurrez aurrekoa. 'Oinarrizko internet. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Gaztelaniaz.
Liburutegian, ostatuan, Lizar dendan, eskola aurrean eta kultur gunean aurreko urtetako argazkiak egongo dira zintzilikatuta.