Danel Etxeberria eta Beñat Zeberio bertsolariek lagunduta irtengo dira kantari, Lizardi elkarteak antolatuta.
Eskola Txikien festako materiala saltzen egongo dira eskolakoak, frontoian.
10:00-12:30. Ontzi tibetarren hastapeneko ikastaroa. 15:00-19:30. Sakontze mailako tailerra. 20:00. Soinu bainua eta saioa Gaspar Urkolarekin.
Euskal kulturari eusteko asmoz, Santa Ageda bezperan, makila eskuan hartuta, koplak kantatzera aterako dira. Herritar oro gonbidatuta dago kantuan ateratzera. 09:30. Herriko plazan, LH-koak elkartuko dira. 10:00. HH-koak elkartuko dira. 11:20. Anoetako Herri Ikastolako DBH-ko ikasleekin elkartuko dira. 11:45-12:00. Amaiera Irurako plazan emango diote.
Eresargi abesbatza Santa Ageda bezperan kantari aterako da.
Eresargi abesbatzaren entsegua, Santa Ageda bezperari begira.
11:00. Baserriz baserri ibiliko dira. 18:00. Plazan. Herriko kaleetan kantatzeko. Anjel Mari Peñagarikano eta Txomin Azpiroz ariko dira bertsotan.
12:00. Gibel jatea, antzerkia era Otsolar dantza taldearen emanaldia.
TOPAren kontzentrazioa Donostiako ospitalean. "Donostiako Ospitalean artatuak izateko dugun eskubideagatik". Autobusez joateko zerrenda ondorengo tokietan: Tolosa ( 3 taberna, Orbela eta Larramendi okindegia). Villabona (Ortzadar taberna).
14:00. Herriko auzo ezberdinetan eta erdigunean abesten ibiliko dira. Bildutako dirua Bizkor guraso elkartearentzat izango da.
15:00. Kukuri kultur elkarteak antolatuta, Santa Ageda bezperan, herriko txoko, kale eta bazterrak koplaz alaitzeko deia, bertsolari eta trikitilariek lagunduta, Goiazko frontoitik. Arkaitz Zelaia eta Ander Lizarralde bertsolariekin. Ondoren, afaria izango da.
15:30. Plazan elkartu. 16:00. Irteera, herri inguruko baserrietatik Izaskunera.
Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketa. Iratzar tabernan.
16:30. Adunako eskolatik abiatuko dira, Basopeta guraso elkarteak antolatuta. Aurreko urteetan bezala, santa eskearen ondoren afaltzera joango dira parte hartzaileak Zabala sagardotegira.
Kantu eske herrikoia Agate Deunaren bezperan. Herriko bertsolariekin eta trikitilariekin, Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak antolatuta. Maialen Akizu urretxuarra eta German Urteaga beasaindarra izango dira bertsolariak. Larraitz auzotik hasita, eta plazan amaituta.
Doako sarrera. Gazteak. Gorostidi-Goikoetxea vs. Perurena-Castro. Binakako Promozioa Txapelketa. Agirre-Iztuta vs. Exposito-Bikuña.
Euskal Herriko Markeliñe taldearen 'Ganbara' ikuskizuna, Titereszenaren barruan. 6 urtetik aurrerakoentzat. Hitzik gabea. 55 minutu.
19:00. Johnny Bigstone & Sweet Marta. Atxulondon. 22:30. Itziar Yagüe. Pasusen. 00:00. Adrian Costa & Julian Maeso. Egarrin.
Aldizkako erakusketa 'Titireszena'-ren barruan. 'Jordi Bertran, txtongilolariaren 45 urte'.
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
'Begiradak mundutik' Fernando Rojo Tolosaren argazki erakusketa.
Aristides Esteban Hernandez 'Ares' eta Joseba Sarrionandia.
Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian, Motxila ibiltaria ekimenaren barruko misioari jarraituz, totemak osatu eta erakusketa antolatu dute otsailaren 6ra bitartean.
Aurrez aurrekoa. 'Oinarrizko internet. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Gaztelaniaz.
Liburutegian, ostatuan, Lizar dendan, eskola aurrean eta kultur gunean aurreko urtetako argazkiak egongo dira zintzilikatuta.