Gabon bezperan preso eta iheslarien alde abesteko deia.
Jose Mariko parkingetik aterako dira, baserriz baserri kantuan aritzeko. Eskola Txikien festarako dirua biltzeko asmoa dute, herritar oro gonbidatuta dago.
09:00. Goiaztik abiatuta egun guztian zehar herriko haur eta gurasoak herrian zehar abesten ibiliko dira. 18:30. Goiatzera Olentzero eta Mari Domingi iritsiko dira eta frontoian ongi etorria egingo zaie.
09:00. Gabon eskea herrian zehar, Urepele eta guraso elkarteak antolatuta. 18:15. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera herriko plazan.
Akelok guraso elkarteak Amezketako herritarrei gonbita luzatu die, Eguberri bezperan kantari ateratzeko: 09:30. Lehen taldea Ugarte auzotik herrirantz. 10:30. Elizatik, beherantz. Ondoren. Denak Beartzana, Ametzako biribilgunean elkartuko dira.
10:00. Gabonak herritik kantari. Herrian zehar. 12:00. 2023 egutegiko argazki lehiaketako sari banaketa, San Migel plazan. 12:30. Mari Domingiren etorrera, San Migel plazan. 18:00. Olentzero, Mari Domingi eta lagunak. San Migel plazatik abiatuta, kalejira egingo dute herrian zehar.
10:30. Xeplan, eztarriak goxatu eta entsegua. 11:30. Presoen eskubideen aldeko kantu bra Ibarra sarreratik. Bentatxabal, anbulategia, Txumitxa eta plaza. 13:00. Plazan Hator hator kantatzea.
11:00. Alegiako Herri Eskolako eta Aralar Instituko ikasleak abesten kaleetan. 16:30. Gabon Kantu Eske Herrikoia. Txintxarri abesbatzak gidatuta. 18:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, eskola aurrean itxarongo zaie.
Olentzero eta Mari Domingi Gure Zirkuan izango dira. Sarrera librea izango da.
Zunbeltz elkartearen eskutik. 11:30. Erreboteko plaza, 'Goazen denok abestera!'. 18:00. Etxeondora, Olentzaro, Mari Domingi eta basoko pertsonaiak ailegatuko dira. Ondoren. Herrian zehar, kalejira egingo dute.
15:00. Gabon eskea. 18:30. Olentzeroren etorrera eta opari banaketa, elizako teilatupean.
Otaño, Zubimusu eta San Millan ikastetxeetako ikasle eta gurasoek herriko kale eta bailarak alaituko dituzte. 17:30. Herri Olentzeroa. Olentzero eta Mari Domingi, Joxe Arregi plazara hurbilduko dira, herriko umeekin egotera.
Olentzero eta Mari Domingiren desfilea. Santa Klara, Naparzubia, Solana kalea, Atadi kalea, Korreo kalea, Gorriti plaza, Rondilla kalea, San Frantzisko pasealekua eta Oria kalea.
Olentzero eta Mari Domingi plazara azalduko dira eta opariak banatuko dituzte.
18:00. Jaitsiera Argindegitik. 18:30. Alurren dantzak. 18:40-20:00. Olentzero eta Mari Domingiren harrera.
San Agustin jaietako argazki erakusketa, udaletxean, abendua bitarte.
Aldizkako erakusketa 'Titireszena'-ren barruan. 'Jordi Bertran, txtongilolariaren 45 urte'.
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
Merkatu Txikia. 10:00-13:00 eta 16:30-19:30. Laskorain ikastolak antolatuta.
Miren Gonzalez Goikoetxea, Alberto Letamendi Ramirez, Carmen eta Silvia Mateo Orus, Lanberto Perurena Lazkano, Idoia Elosegi Urteaga, Pili Aguado Sierra, Oihana Ugarte Iriarte, Arantza Munita Irisarri, Naiara Delgado Perez, Ibon Barandiaran Uribe, Miren Atxaga Arnedo eta Txitxi Orbegozo Rezola.
Lau atrakzio ezarriko dira: autotxokeak, zaldiko-maldikoak, ohe elastikoak eta puzgarria.