Irakurketa kluba Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria' eleberria landuz, udal liburutegian.
Gabonak eta 'Aulki hutsa etxean' nola egin aurre? Terapeuta batek gidatuta, Bihotzetik elkartearen esku. Aforo mugatua. Izena emateko: 656 74 83 91 (Javi). Sarrera librea. Elebitan.
San Agustin jaietako argazki erakusketa, udaletxean, abendua bitarte.
Aldizkako erakusketa 'Titireszena'-ren barruan. 'Jordi Bertran, txtongilolariaren 45 urte'.
'Ilustrazio pasealeku eta zumardiak Euskal Herrian' erakusketa.
Herrikide ikastetxearen eta Kirikiño aisialdi taldearen Eguberrietako lata kanpaina. Abegi, Caritas eta Gurutze Gorria laguntzeko. Eskolako idazkaritzetan egongo da janaria emateko aukera..
'Korapiloak askatu: elkartasun hariak Palestinara'. 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 bitarteko ordutegian.
Gabonetako gabonsarien banaketa, Harizpe jubilatu elkartean. Bazkide txartela eskatuko da.
Emakume nigeriarren Divina elkartearen eskutik erakusketa: ‘Afrikako emakumeak, inspiratzen duten emakumeak’.
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
Ordubete pasatxo irauten duen ibilaldi antzeztua. Eguberriaren zentzua berreskuratzea helburu, kontakizunean, eguzkiak neguko solstizioan duen lekua izango da ardatz nagusia; honi loturik, usadio zaharrak gogoratuko dituzte, nekazarien lana, emakumeen lana gogoan hartuz.
Merkatu Txikia. 10:00-13:00 eta 16:30-19:30. Laskorain ikastolak antolatuta.
Miren Gonzalez Goikoetxea, Alberto Letamendi Ramirez, Carmen eta Silvia Mateo Orus, Lanberto Perurena Lazkano, Idoia Elosegi Urteaga, Pili Aguado Sierra, Oihana Ugarte Iriarte, Arantza Munita Irisarri, Naiara Delgado Perez, Ibon Barandiaran Uribe, Miren Atxaga Arnedo eta Txitxi Orbegozo Rezola.
Lau atrakzio ezarriko dira: autotxokeak, zaldiko-maldikoak, ohe elastikoak eta puzgarria.
'WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean' ikastaroa, lau orduz, euskaraz.
'Garraio publikoa zure smartphonean' ikastaroa, 4 orduz, gaztelaniaz.