Emakume margolariak itzalean: piztu ditzagun argiak! Leire Markinez Calvo. Euskaraz eta gaztelaniaz. 10 euro.
Argazkilaritza dokumentala begirada feministetatik. Ura Iturralde Larrañaga. Euskaraz. 10 euro.
Galtzaundi euskara taldeak antolatuta, Altxa burua taldearen laguntzaz. Mahai ingurua: Seme-alaben teknologia kontsumoa. Zer egin eta nola eragin?. Xabier Alkiza (Pantailak euskaraz) eta Garikoitz Goikoetxea (euskara teknikaria).
Tipularen Sehaska kanta film dokumentala eta solasaldia. 2021. urtean egindako film honek presoek medikuarengana joateko, diagnostiko bat egiteko edo tratamendu bat jasotzeko dituzten zailtasunak bistaratzen ditu. Diskurtso politikotik haratago doan hizkera erabiltzen du, osasunerako eskubidetik kanpo dauden presoek bizi duten babesgabetasuna ikuspuntu emozional batetik aztertuz. Filma euskaraz izango da, gaztelaniazko azpitituluekin eta 83 minutuko iraupena izango du. Emanaldiaren ondoren zuzendariarekin solasean aritzeko aukera izango da.
Herri batzarra. Legealdiaren balantzeaz, udal hauteskundeez eta alkategaia aukeratzeaz hausnartuko dute.
San Agustin jaietako argazki erakusketa, udaletxean, abendua bitarte.
Aldizkako erakusketa 'Titireszena'-ren barruan. 'Jordi Bertran, txtongilolariaren 45 urte'.
Clara Probanza Arrizabalagaren 'Gorputz habitatuak' erakusketa. Clara Probanzaren marrazkietan munduaren potentzia osoa islatzen da, bizitzaren posibilitate infinituak: beso bakarreko pertsonaiak, mila begiko buruak, txori-hankak dituzten gizakumeak... Izaki dibertigarri eta abismalak denak ere, supazterretik bizi-lezio paregabeak ematen dizkigutenak.
Ofimatika tresnak. LibreOffice. 20 ordu. Gaztelaniaz.