Argazkilaritza analogiko tailerra. Urriaren 2an, 8an eta 22an, goizez. Izen-ematea eta informazioa: iazpili@gmail.com
XII. Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitoa 2022. Urriak 8, Aduna. Euskal Herriko txapelketa.
10:00. Aldi bereko xake partidak. 10:00. Umeentzako 4x4 futbola (10-13 urte bitartekoentzat). 12:00. Gizonezkoen toka. 16:30. Umeentzako jolasak. 17:30. Txokolate jatea. 19:00. Pintxo potea. 19:30. Zoom orkestraren lehen saioa. 22:30. Danborrada auzoko kaleetan. 23:45. Su artifizialak Berazubiko zubitik. 00:00. Zoom orkestraren bigarren saioa.
11:00. Herriko gaztetxoen pilota partidak. Egun osoan, puzgarriak (12:30-14:30 eta 16:00-19:00) eta beste hainbat jolas. Arratsaldean, zaldien ibilalditxoak Ugarten zehar. 16:00. Mus Txapelketa elkartean (Izen ematea 15:30ean. Bikote bakoitzak 10 euro ordainduko ditu eta partaide batek behintzat herritarra izan behar du). 17:30. Txokolatea bizkotxoarekin elkarte aurrean. 21:00. Zahagiardoa. 22:30. Ansorregi eta Larrañaga, Laja Bi eta Alabier trikitilarien erromeria. Goizaldean, sokatira lehiaketa.
Bertan hainbat sari lortzeko aukera izateaz gain, giro politean mintzalagun egitasmoari bultzada bat emateko aukera egongo da.
Teatro Gorakadaren (Euskal Herria) 'Zuhaitzak landatzen zituen gizona'. 7 urtetik aurrerakoentzat. Euskaraz. 55 min.
Senidetzea berresteko ekitaldia eta ongi etorria, Joxe Arregi plazan, trikitilariek lagunduta. Jan-edana egongo da.
San Agustin jaietako argazki erakusketa, udaletxean, abendua bitarte.
Erakusketa. Bidaiak; arkatz, paper eta tintazko uneak. 'USK Garabateando Bidasoa'.
Tolosa CF-ren mendeurrenaren erakusketa, Aranburu jauregian, azaroaren 13a bitarte. Argazkiak eta klubarekin lotura duten hainbat elementu izango dira ikusgai.
Aldizkako erakusketa 'Titireszena'-ren barruan. 'Jordi Bertran, txtongilolariaren 45 urte'.
'Hizkuntza Indigenak. Ama Lurra zaintzen' erakusketa, Garabideren eskutik.
'Gorka, Xirin eta Yurd Aranburu' erakusketa.
Àngels Gol. Komunikazio naturaleko klinika. Zaldi gainera igo aurretik egiteko prestaketa. Izena emateko: 646 03 59 58 (Edurne).