18:30. Haurren krosa. 19:00. Zizurkilgo XIII. Kros Mistoa Danena Atletismo Taldearen eskutik. 21:00. Bertso-afaria Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin Urkamendi elkartean.
Zizurkilgo XIII. Kros Mistoa. 5 kilometroko luzera, lau itzuli zirkuituari. 2008. urtean edo aurrez jaioak. Aurretik umeen lasterketa egongo da. 2009. urtean edo ondoren jaioak.
Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña. Gai-jartzailea Igotz Alkorta. Langileak 20 euro eta langabetuak 10 euro.
'Irurarrak munduan' udako postal lehiaketa. Edozein adinetako irurarrek parte har dezakete.
‘Irribartea, Artea, Irribarra eta euskara, erein eta hazi’ eskultura erakusketa. Artea, Euskara eta Irribarra kontzeptuak uztartuta, 'Irribartea' izeneko proiektua jarri da abian, 41 euskal eskultoreen laguntzarekin. Erakusketa hau Kilometroak inguruan antolatu da eskulturaren mundua herrira hurbiltzeko. Eskulturak erakusketa-gune berean edo web orrian egongo dira salgai; salmentaren ehuneko bat Uzturpe ikastola antolatzen ari den Kilometroak 22 proiektuari laguntzeko erabiliko da.
Ramon Arin Larrañaga, ikaztegietarra, inoiz margotu gabe ikastaro batean apuntatu zen eta sei urte beranduago honako erakusketa. Uztailaren 20tik irailaren 6ra ikusgai egongo da. (Abuztuak 8tik 22ra taberna itxita egongo da).
Erresistentzia! eskultura erakusketa. Ostirala: 18:00-20:00. Larunbata: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00. Igandea: 11:00-13:00.