11:00. Meza eta dantzariak. 12:00. Pentatloia. 18:00. Los Tenampasen eskutik mariatxiak. Iluntzean. Zahagi ardoarekin festei agurra.
11:15. Meza nagusia. Ondoren. Herriko trikitilarien trikiti jaialdia. 18:00. Desafioa Berastegi, Oiartzun eta Bidaniako gazteen artean. Ondoren. Bidaniako eta Albizturko gazteen herri kirol jaialdia. Harri jasotzaileak: Goenatxo III eta Aimar Irigoien. Aizkolariak: Amundarain eta Otaño. Jarraian. Trikitilariak.
Amezketako eta Aralarko natur eta kultur ondareari buruzko interpretazio zentroan bisita librea. Amezketako baserritarren produktuak erosteko eta dastatzeko aukera izango da. Prezioa: 3 euro.
16:00. Reala-Athletic, Euskal Herria Kopa Txapelketako finalerdia, Berazubi futbol zelaian. Sarrera: 8 euro (14 urtetik gorakoentzat). Dagoeneko salgai daude hemen.
'Irurarrak munduan' udako postal lehiaketa. Edozein adinetako irurarrek parte har dezakete.
‘Irribartea, Artea, Irribarra eta euskara, erein eta hazi’ eskultura erakusketa. Artea, Euskara eta Irribarra kontzeptuak uztartuta, 'Irribartea' izeneko proiektua jarri da abian, 41 euskal eskultoreen laguntzarekin. Erakusketa hau Kilometroak inguruan antolatu da eskulturaren mundua herrira hurbiltzeko. Eskulturak erakusketa-gune berean edo web orrian egongo dira salgai; salmentaren ehuneko bat Uzturpe ikastola antolatzen ari den Kilometroak 22 proiektuari laguntzeko erabiliko da.
Ramon Arin Larrañaga, ikaztegietarra, inoiz margotu gabe ikastaro batean apuntatu zen eta sei urte beranduago honako erakusketa. Uztailaren 20tik irailaren 6ra ikusgai egongo da. (Abuztuak 8tik 22ra taberna itxita egongo da).
Erresistentzia! eskultura erakusketa. Ostirala: 18:00-20:00. Larunbata: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00. Igandea: 11:00-13:00.