Arroila jaitsiera Osinberden. (Aurrez hitzartuta taldeentzat beste egun batzuetan ere egin daiteke).
Amezketako eta Aralarko natur eta kultur ondareari buruzko interpretazio zentroan bisita librea. Amezketako baserritarren produktuak erosteko eta dastatzeko aukera izango da. Prezioa: 3 euro.
'Irurarrak munduan' udako postal lehiaketa. Edozein adinetako irurarrek parte har dezakete.
‘Irribartea, Artea, Irribarra eta euskara, erein eta hazi’ eskultura erakusketa. Artea, Euskara eta Irribarra kontzeptuak uztartuta, 'Irribartea' izeneko proiektua jarri da abian, 41 euskal eskultoreen laguntzarekin. Erakusketa hau Kilometroak inguruan antolatu da eskulturaren mundua herrira hurbiltzeko. Eskulturak erakusketa-gune berean edo web orrian egongo dira salgai; salmentaren ehuneko bat Uzturpe ikastola antolatzen ari den Kilometroak 22 proiektuari laguntzeko erabiliko da.