Arroila jaitsiera Osinberden, abuztuak 14 eta 21 (aurrez hitzartuta taldeentzat beste egun batzuetan ere egin daiteke).
11:00. Txupinazoa. 11:30. Pilota partida finalak. 12:00. Meza. Ondoren. Herriko umeen musika emanaldia. Segidan. Jubilatuentzako hamaiketakoa. 16:00. Haur jolasak. 18:00. Herritarren arteko herri kirolak. 20:00. Sagardo dastaketa. Jarraian. Zahagi ardoa. 22:00. Muxutruk erromeria taldea.
11:00. Ume jolasak, zaldi-karroa, tirolina.12:00. Txupinazoa eta omenaldia Gazteluko Sega Eskolako kideei.13:30. Umeen bazkaria.16:30. Apar-festa.18:00. Txokolatada.19:00. Erroka taldearen kunbia kontzertua.21:30. Herri-afaria ostatuan.Ondoren. DJ kolektibo-herrikoia.
11:00. Meza eta salbea. 12:00. AlbizTour lasterketa eta ondoren toka. 17:30. Pilota partidak. Lau eta erdian: Aramendi vs. Etxabe. Bikoteka: Alberdi-Etxeberria vs. Elola-Teiletxea. Ondoren. Herriko dantzarien emanaldia. 21:00. Barrikoeta. 22:00. Bonba bat naiz antzezlana, Bea Clownen eskutik. Jarraian. Elustondo anai-arreben erromeria.
11:15. Meza nagusia. Segidan. Herriko dantzariak. Jarraian. Poteoa, herriko trikitilarien alaiturik. 19:00. Sagardo dastaketa: Añota, Zapiain, Aburuza, Zabala, Isastegi, Lizeaga eta Saradola. Pintxoak doan. 22:00. III. Goiazko Trikitixa Txapelketa. Ondoren. Xabifest DJa, goizaldera arte.
HAUR ETA GAZTEEN EGUNA 12:00. Txupinazoa gazteen eskutik. 12:00. Gazteen arteko jokoak. 14:00. Bazkaria. 17:30. Potxin eta Patxin pailazoak. 19:00. Bertso saioa: Agin Laburu, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo. Gai jartzailea: Amaia Agirre. 21:00. Herri afaria. 23:00. Herriko dantzarien eta Alurr dantza taldearen emanaldia. Ondoren. Joxe Mendizabalekin gaupasa.
Txumitxa, Ibarrako piparra. Ibarrako piparraren landaketara bisita eta dastaketa. 12:00etan. Helduak 10€ eta haurrak 5€.
Amezketako eta Aralarko natur eta kultur ondareari buruzko interpretazio zentroan bisita librea. Amezketako baserritarren produktuak erosteko eta dastatzeko aukera izango da. Prezioa: 3 euro.
KUADRILLA EGUNA 12:30. Haur zein helduentzako joko eta jolasak: toka, txapel jaurtiketa... 14:30. Herri bazkaria. Ondoren. Bingoa. 18:00. Gau Argi taldearekin dantzaldia plazan. 23:00. Kilimak taldearen kontzertua eta Gora Herriarekin erromeria goizaldera arte.
13:00. Pintxo potea Ingoaldeu taldearekin. 14:00. Kuadrillen bazkaria. Ondoren. Jai giroa Malkogarriyak musika taldearekin. 22:30. Mozorro dantzaldia eta DJ Bull.
MOZORRO EGUNA 18:00. Txupinazoa eta jarraian lokotx bilketa. 19:00. Elektropapo elektrotxarangarekin poteoa. 20:00. Haurren mozorro lehiaketako sari banaketa. 21:00. Saiheski jatea. 23:00. Bide batez erromeria taldea. 00:00. Helduen mozorro lehiaketako sari banaketa.
'Irurarrak munduan' udako postal lehiaketa. Edozein adinetako irurarrek parte har dezakete.
‘Irribartea, Artea, Irribarra eta euskara, erein eta hazi’ eskultura erakusketa. Artea, Euskara eta Irribarra kontzeptuak uztartuta, 'Irribartea' izeneko proiektua jarri da abian, 41 euskal eskultoreen laguntzarekin. Erakusketa hau Kilometroak inguruan antolatu da eskulturaren mundua herrira hurbiltzeko. Eskulturak erakusketa-gune berean edo web orrian egongo dira salgai; salmentaren ehuneko bat Uzturpe ikastola antolatzen ari den Kilometroak 22 proiektuari laguntzeko erabiliko da.