Parke eolikoen inguruko mahai-ingurua. "Green Capital enpresak Ezkeltzu inguruan parke eoliko bat eraikitzeko ekimena aurkeztu du. Ia 200 metroko altuerako errota erraldoiak eta errepide zabalak jasotzen ditu proiektuak. Txikizioa, energia berdearen izenean".
'Santiotan kantari' ekimena izango da uztailaren 30an, lagun artean abestuz eguna pasatzeko aukera. Entsegua izango da gaur.
'Irurarrak munduan' udako postal lehiaketa. Edozein adinetako irurarrek parte har dezakete.
2019-2012 urteetan jaiotako haurrei zuzendurik. Oporretan euskaraz udaleku irekiak.
Txangoak, sukaldaritza, ur-jolasak, buruhandiak, amalurra, mozorro-festak, herri-kirolak, karaokea... 3-14 urte bitarteko haur eta gazteentzat.
Ekainaren 27tik uztailaren 29ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 artean.
HH2-LH4 arteko haurrentzat udaleku irekiak. Udalekuak uztailaren 4tik 22ra izango dira, astelehenetik ostiralera, 09.30-13:00 bitartean. 08:00-09:30 artean zaintza zerbitzua eskainiko da.
Udaleku irekiak antolatu ditu Amasa-Villabonako Udaleko Gazteria sailak. LH5-LH6 arteko gaztetxoentzat.
‘Irribartea, Artea, Irribarra eta euskara, erein eta hazi’ eskultura erakusketa. Artea, Euskara eta Irribarra kontzeptuak uztartuta, 'Irribartea' izeneko proiektua jarri da abian, 41 euskal eskultoreen laguntzarekin. Erakusketa hau Kilometroak inguruan antolatu da eskulturaren mundua herrira hurbiltzeko. Eskulturak erakusketa-gune berean edo web orrian egongo dira salgai; salmentaren ehuneko bat Uzturpe ikastola antolatzen ari den Kilometroak 22 proiektuari laguntzeko erabiliko da.
Andre Maria eliza eta gangak. Astelehenetik ostiralera bisitak 11:30ean izango dira eta larunbatetan 13:00etan. Hizkuntza erreserbaren arabera aukeratuko da. Astelehenetik ostegunera euskaraz eta gazteleraz. Ostiral eta larunbatetan ingelesez eta frantsesez ere bai.
Tolosako Alde Zaharrera bisita gidatua. Hizkuntza erreserbaren arabera aukeratuko da. Astelehenetik ostegunera euskaraz eta gazteleraz. Ostiral eta larunbatetan ingelesaz eta frantsesez ere bai.