09:00. Giroarte dultzaina taldeak alaituriko diana. 11:00. Alegiako erraldoien kalejira elizatik. 12:00. Sagardo dastaketa txorizo eta sardina erreekin. Sagardotegiak: Eguzkitza, Sarasola, Isastegi eta Aulia. 16:00. 3x3 Saskibaloi Txapelketa, Larraitz auzoko plazan. Nagusien maila. 18:00. Villabonako erraldoi eta buruhandiekin, Loatzo musika eskolako dultzaina ikasleekin eta Giroarte dultzaina taldearekin kalejira. 19:00. Bertsolariak plazan; Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Amets Arzallus eta Unai Mendizabal. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. 21:30. Zahagiardoa Larraitz auzoan. 00:00. Dj Oizeder.
Aranzadi Zientzia Elkarteko boluntaerio talde bat indusketa arkeologikoa egiten ari da Arripilleta (Zizurkil) deituriko gunean. Bertan, Saseta Defentsa Sistemako lubaki bat induskatzen ari dira eta indusketa nola gauzatzen den nahiz honen testuinguru historikoa ezagutzeko aukera egongo da. Peuskate (Peruazkarate), Zaratetik Andatzara doan bidean. 10:40ean elkartu eta bertatik indusketa eremura bideratuko dira.
12:00. Gune irekiera. 12:30. Broken Brothers Brass Band. Euskal Herria plazatik Zumardi Txikira. 13:30. Bermuth dastaketa. 20:00. Rukula. 22:00. Anari. 23:30. El_Txef_A.
12:00. Haur jolasak. 13:00. Txupinazoa. 14:00. Herri bazkaria. Arratsaldean eta gauean. Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilariak.
II. Sandra Baserrira igoera. Izen-ematea: www.kirolprobak.com (10 euro). Txapela lehen mutila eta lehen neskarentzat. Banakako irteera, bi minutuko aldearekin.
Bi federatu talde bakoitzeko, gehienez 20 talde, junior kategoriatik hasita (2005). 20 euro taldeko.
Birziklatu azoka. Bertako artisautza, moda, liburuak, artea, opariak, bigarren eskuko artikuluak.
Talo tailerra. Uztailak 16 eta 30; abuztuak 13 eta 27. 18:00etan. Haurrak (8 urtetik behera) 3 euro eta helduak 6 euro. Izen-ematea 657 37 01 56 telefonoan. Artaburu batetik hasi eta talo batean bukatzerainoko prozesu guztia egiteko aukera emango duen tailerra. Amezketako baserritarren produktuekin betetako taloak janez bukatuko dute.
21:00. Zahagiardoa. 23:00. Bassagain. 01:30. DJ Brujo, Txapahotsa Jai Sistem. 04:30. DJ Naza.
'Irurarrak munduan' udako postal lehiaketa. Edozein adinetako irurarrek parte har dezakete.
'Zu barik eztau' erakusketa. Giza aurpegien aberastasuna, Juxe Areta Goñiren eskutik.
2019-2012 urteetan jaiotako haurrei zuzendurik. Oporretan euskaraz udaleku irekiak.
Txangoak, sukaldaritza, ur-jolasak, buruhandiak, amalurra, mozorro-festak, herri-kirolak, karaokea... 3-14 urte bitarteko haur eta gazteentzat.
Ekainaren 27tik uztailaren 29ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 artean.
HH2-LH4 arteko haurrentzat udaleku irekiak. Udalekuak uztailaren 4tik 22ra izango dira, astelehenetik ostiralera, 09.30-13:00 bitartean. 08:00-09:30 artean zaintza zerbitzua eskainiko da.
Udaleku irekiak antolatu ditu Amasa-Villabonako Udaleko Gazteria sailak. LH5-LH6 arteko gaztetxoentzat.
Andre Maria eliza eta gangak. Astelehenetik ostiralera bisitak 11:30ean izango dira eta larunbatetan 13:00etan. Hizkuntza erreserbaren arabera aukeratuko da. Astelehenetik ostegunera euskaraz eta gazteleraz. Ostiral eta larunbatetan ingelesez eta frantsesez ere bai.
Tolosako Alde Zaharrera bisita gidatua. Hizkuntza erreserbaren arabera aukeratuko da. Astelehenetik ostegunera euskaraz eta gazteleraz. Ostiral eta larunbatetan ingelesaz eta frantsesez ere bai.
‘Irribartea, Artea, Irribarra eta euskara, erein eta hazi’ eskultura erakusketa. Artea, Euskara eta Irribarra kontzeptuak uztartuta, 'Irribartea' izeneko proiektua jarri da abian, 41 euskal eskultoreen laguntzarekin. Erakusketa hau Kilometroak inguruan antolatu da eskulturaren mundua herrira hurbiltzeko. Eskulturak erakusketa-gune berean edo web orrian egongo dira salgai; salmentaren ehuneko bat Uzturpe ikastola antolatzen ari den Kilometroak 22 proiektuari laguntzeko erabiliko da.
Villabonako 25. Garagardo Azoka. Uztailaren 14tik 17ra, 18:00-01:00 artean.
Tolosako futbol sala txapelketa interkulturala. Izen-ematea dohainik: 640 71 39 74 edo jatorkin@gmail.com.
II. Lau eta Erdiko Intxaur Txapelketa Abeletxe Saria. Euskal Herria, Nafarroa eta Errioxako pilotari onenak elite eta promesa mailan eta emakume kategorian. Uztailaren 15, 16, 22 eta 23an laurdenak lehiatuko dira. Uztailaren 29 eta 30ean finalaurrekoak eta abuztuaren 6an finalak.
Alpino Uzturrek antolatutako mendi irteera, Frantzia aldeko Pirineoetara. Grand Barbat (2.814 m.) mendia igo ahal izango da, Estaing eta Cauterets bailarak banatzen dituen mendilerroko gailurrik esanguratsuena da. Ostatua Ilheou aterpean (1.988 m) hartuko dute, eta erreserba 13 lagunentzako mugatuta dago. Aterpeak dutxa bakarra dauka.