12:00. 3x3 basket txapelketa. 17:00. Bizikleta martxa. 19:30. IX. Iurramendiko toka txapelketa. 20:30. Patata tortilla lehiaketa. 21:00. Afaria.
Argi ezkutuaren bila: San Bartolome eliza eta Argizaiolak. Uztailak 9 eta 23, Abuztuak 6 eta 20. 18:00etan. 3€ pertsonako. Aralarko trikuharrietatik hasi eta argizaioletaraino euskal kulturan izan diren ohituren inguruko azalpena eta Amezketako argizaiola ezagunak ikusi eta hauen inguruko errituak ezagutzeko bisita gidatua. Bisitaren hasieran Amezketako baserritarren produktuak dastatzeko aukera eskainiko da. Izen-ematea: 657 37 01 56.
'Irurarrak munduan' udako postal lehiaketa. Edozein adinetako irurarrek parte har dezakete.
'Zu barik eztau' erakusketa. Giza aurpegien aberastasuna, Juxe Areta Goñiren eskutik.
Gure Zirkuan zirku tailerrak. Akrobazia, trapezioa, oreka, oihalak eta malabareak. 2015ean baino lehen jaiotakoentzat. 80 euro, astebete. Ekainak 27-uztailak 1; uztailak 4-8 edo uztailak 11-15.
2019-2012 urteetan jaiotako haurrei zuzendurik. Oporretan euskaraz udaleku irekiak.
Txangoak, sukaldaritza, ur-jolasak, buruhandiak, amalurra, mozorro-festak, herri-kirolak, karaokea... 3-14 urte bitarteko haur eta gazteentzat.
Ekainaren 27tik uztailaren 29ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 artean.
Andre Maria eliza eta gangak. Astelehenetik ostiralera bisitak 11:30ean izango dira eta larunbatetan 13:00etan. Hizkuntza erreserbaren arabera aukeratuko da. Astelehenetik ostegunera euskaraz eta gazteleraz. Ostiral eta larunbatetan ingelesez eta frantsesez ere bai.
HH2-LH4 arteko haurrentzat udaleku irekiak. Udalekuak uztailaren 4tik 22ra izango dira, astelehenetik ostiralera, 09.30-13:00 bitartean. 08:00-09:30 artean zaintza zerbitzua eskainiko da.
Udaleku musikalak antolatu ditu Eresargi Txiki abesbatzak Klara Mendizabal, Idoia Urdangarin eta Maialen Velazquez irakasleen eskutik. 5-13 urte bitartekoei dago zuzendua eta uztailaren 4tik 15era, 9:30etatik 12:00etara izango dira kultur etxean.
Udaleku irekiak antolatu ditu Amasa-Villabonako Udaleko Gazteria sailak. LH5-LH6 arteko gaztetxoentzat.
Tolosako Alde Zaharrera bisita gidatua. Hizkuntza erreserbaren arabera aukeratuko da. Astelehenetik ostegunera euskaraz eta gazteleraz. Ostiral eta larunbatetan ingelesaz eta frantsesez ere bai.