Ongi etorri baserrira! ekimenaren barruan, Zuzitza baserrian bisita. Zuzitza baserriak ateak zabalduko ditu ukuiluak, baratzeak eta landaguneak ezagutzera emateko. Familian edo lagunartean egin daitezke bisitak. Txerriak eta behi pirenaikoak dituzte, eta uztailaren 8an izango da bisita. Izena Ongietorribaserrira.com webgunean eman behar da.
Fagus Alkiza Interpretazio zentroko erakusketa berritua ezagutzeko bisita gidatuak. Uztailak 8 eta 29, 11:00etan, euskaraz.
17:30. Txupinazoa. 18:00. Haur jolasak. 18:30. Gazteen erronka. 21:00. Afaria. 23:00. Xabi DJ.
Santiotan egingo den Santanako Rozioaren konpartsako dantza ikasteko entsegua.
Bertsoa eta dantza uztartzen dituen amatasunari buruzko 'AMAraun' ikuskizuna.
'Irurarrak munduan' udako postal lehiaketa. Edozein adinetako irurarrek parte har dezakete.
'Zu barik eztau' erakusketa. Giza aurpegien aberastasuna, Juxe Areta Goñiren eskutik.
Kultur lantegietako artelanen erakusketa. Egur taila, eskulanak, pintura, altzariak berritzea eta aldatzea, ehoziriak eta bainikak. Guztira 53 ikasle aritu dira, eta gehiengoa emakumeak izan dira (guztira 45). Ibartarrez gain, eskualdeko beste zazpi herritatik ere etorri dira parte hartzera. Partaideen bataz besteko adina 61 urtekoa izan da.
Gure Zirkuan zirku tailerrak. Akrobazia, trapezioa, oreka, oihalak eta malabareak. 2015ean baino lehen jaiotakoentzat. 80 euro, astebete. Ekainak 27-uztailak 1; uztailak 4-8 edo uztailak 11-15.
2019-2012 urteetan jaiotako haurrei zuzendurik. Oporretan euskaraz udaleku irekiak.
Txangoak, sukaldaritza, ur-jolasak, buruhandiak, amalurra, mozorro-festak, herri-kirolak, karaokea... 3-14 urte bitarteko haur eta gazteentzat.
Ekainaren 27tik uztailaren 29ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 artean.
Andre Maria eliza eta gangak. Astelehenetik ostiralera bisitak 11:30ean izango dira eta larunbatetan 13:00etan. Hizkuntza erreserbaren arabera aukeratuko da. Astelehenetik ostegunera euskaraz eta gazteleraz. Ostiral eta larunbatetan ingelesez eta frantsesez ere bai.
HH2-LH4 arteko haurrentzat udaleku irekiak. Udalekuak uztailaren 4tik 22ra izango dira, astelehenetik ostiralera, 09.30-13:00 bitartean. 08:00-09:30 artean zaintza zerbitzua eskainiko da.
Udaleku musikalak antolatu ditu Eresargi Txiki abesbatzak Klara Mendizabal, Idoia Urdangarin eta Maialen Velazquez irakasleen eskutik. 5-13 urte bitartekoei dago zuzendua eta uztailaren 4tik 15era, 9:30etatik 12:00etara izango dira kultur etxean.
Udaleku irekiak antolatu ditu Amasa-Villabonako Udaleko Gazteria sailak. LH5-LH6 arteko gaztetxoentzat.
Tolosako Alde Zaharrera bisita gidatua. Hizkuntza erreserbaren arabera aukeratuko da. Astelehenetik ostegunera euskaraz eta gazteleraz. Ostiral eta larunbatetan ingelesaz eta frantsesez ere bai.