Auzolangin(l)tza. Auzolaneko gida praktikoa osatzeko tailerrak. Tolomendi Landa Garapen elkarteak, HUHEZIk, KOOP.Ek eta Eusko Ikaskuntzak antolatuta. Auzolanen antolaketarako alderdi legal eta komunikatiboak landuko dituzte. Ikasketa tailerra. Hizlariak Begoña Garmendia eta Agintzari.
KUADRILLEN EGUNA 10:00. Zirku tailerra haurrentzat Lamiategin. 11:30. Ur festa Lamiategin. 13:00. Ikurrinaren aldeko ekitaldia. 14:30. Kuadrillen arteko bazkaria. 17:00. Poneyak eta zezen txikiak. 18:30. Distopiaren emanaldia plazan. 22:00. Zezen suzkoa eta ondoren kontzertua: Gabezin.
16:00. Jaien hasiera iragartzeko suziria eta buruhandiak. 16:30. Haurrentzako jolasak festagunean. 18:00. Flashmob 'Auzoa bizirik' lemapean eta Beti Gazteak lokalean karta-jokoen finala: eskoba, seikoa, txintxon eta punttua. 18:30. CIA Kicirkeren eskutik Souvenirs kale ikuskizuna eta ondoren txokolatada Itun-txulo elkarteak prestatuta. 19:30. Tolosako Musika Bandaren kontzertua. 20:30. Auzo poteoa. 21:30. Mozorro gaua. Auzo afaria eta DJ XA2 goizaldera arte.
17:00. Tortilla patata lehiaketa (bikotea izango da eta norberak zartagina eraman beharko du). 19:00. Pintxo potea. Lehiaketako tortillak jatea. 21:00. Oinargi eta herriko dantzarien emanaldia. Jarraian. Musika balio anitzeko lokalean.
Alegiako X. Pilota Txapelketako bigarren finalerdiak jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Kadeteetan, Goñi eta Castro Muruaren eta Leoneten aurka ariko dira. Nagusietan, Muruak eta Irazustabarrenak Zubeldiaren eta Iztuetaren aurka jokatuko dute.
'1552. urtetik aurrera dokumentatutako etxeak: bilaketa estrategiak' hitzaldia eskainiko du Mikel Prieto historialariak Udaletxean. Bertaratutakoen zalantzak argitzeko aukera izango da.
19:30. Sweet Marta & The Blues Shakers, Ilargi tabernan. 22:30. Gaby Jogeix, Plaza Berrian.
Coro Juvenil da Universidade de Lisboa abesbatzaren kontzertua, Hodeiertz abesbatzak antolatutako IV. Kantik musika zikloaren barruan.
Mugetako heriotzen aurka elkarretaratzea. #MasacreMelilla. 'Bizitza beltzek axola dute'. Melillako kolektiboek eta komunitate migratzaileek deialdi bateratu batera deitu dute, joan den asteburuan mugan izandako hilketak salatzeko. Arropa beltza, kandelak eta lore zuriak eramateko deia luzatu dute.
Arteola taldeak 'Frontona' antzezlana eskainiko du 20:00etan Kalebeherako frontoian.
XSakara eta JMartina. Sarrera aurrez 5 euro eta bertan 8 euro. Sarrerak Basajaun liburudendan eta Rainbown eskuratu daitezke.
'Irurarrak munduan' udako postal lehiaketa. Edozein adinetako irurarrek parte har dezakete.
'Zu barik eztau' erakusketa. Giza aurpegien aberastasuna, Juxe Areta Goñiren eskutik.
'Gorputzak'. LGTBIQ eguna ospatzeko erakusketa.
Kultur lantegietako artelanen erakusketa. Egur taila, eskulanak, pintura, altzariak berritzea eta aldatzea, ehoziriak eta bainikak. Guztira 53 ikasle aritu dira, eta gehiengoa emakumeak izan dira (guztira 45). Ibartarrez gain, eskualdeko beste zazpi herritatik ere etorri dira parte hartzera. Partaideen bataz besteko adina 61 urtekoa izan da.
Gure Zirkuan zirku tailerrak. Akrobazia, trapezioa, oreka, oihalak eta malabareak. 2015ean baino lehen jaiotakoentzat. 80 euro, astebete. Ekainak 27-uztailak 1; uztailak 4-8 edo uztailak 11-15.
Areto futboleko San Joan txapelketa Usabal kiroldegian. Kirolagunak elkartea.
2019-2012 urteetan jaiotako haurrei zuzendurik. Oporretan euskaraz udaleku irekiak.
Pilota Eskolak antolatuta. Ziotzako pilotariek 40 euro eta gainontzeko pilotariek 50 euro. Izen-ematea ekainaren 15a arte 606 815 000 telefono zenbakian. 2003-2008 urteen artean jaiotako gaztetxoentzat hamaika ekintza antolatu dira.
Txangoak, sukaldaritza, ur-jolasak, buruhandiak, amalurra, mozorro-festak, herri-kirolak, karaokea... 3-14 urte bitarteko haur eta gazteentzat.
Ekainaren 27tik uztailaren 29ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 artean.