Sanjoan ukendua eta xaboiak egiteko ikastaroa, Pili Otaegiren eskutik. 16:00. Sendabelarrak jasotzeko mendi buelta egingo dute. 18:00. Ukenduaren elaborazioa, Katilutxulo elkartean.
Furgobaratza Ikaztegietako Baratze Parkean. Ongarri tailerra.
18:00. Lagunarteko Herri Kirol Lehia. 20:00. Txupinazoa Joxe Angel Sarasolaren eskutik eta sorginaren jaitsiera. Ondoren, kalejira: Asteasu eta Zizurkilgo erraldoi eta buruhandiak herriko txistulariekin. 21:00. Herri afaria, eta ondoren, Laskotxaranga.
Lurgatz Asanblada Feministak eta Akain Talde Feministak deituta mural bat margotuko dute ekainaren 28ko Harrotasunaren eguna dela eta.
'Ombuaren itzala' bertso-festa eta aurkezpena. Patxi Bisquert eta Anjel Mari Peñagarikano. Pello Mari Otaño Zizurkilgo poeta eta bertsolariaren bizitza eta lana jaso nahi duen filma ezagutzeko.
Besteak beste, LGTBI+ harrotasun eguneko adierazpena, jaietan eraso matxistei aurre egiteko herri-protokoloa eta hileta zibilak egiteko udal-ordenantza jorratuko dira.
20:30. Barrikotea eta sardina jatea. Sardinak parrilan, sagardoa eta kafea. Ondoren. Amaraun antzerki emanaldia.
Ingeles teknikoko ikastaroa, enpresentzat. Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean.
"Grisa, gris zikina, gris ilun ia beltza, Ukrainako hirietan eta paisaian nagusitzen ari den kolorea da, bonbak eta basakeria beren lurraldean aurrera doazen heinean. Begiratu bestela testu honekin batera doan argazkiari. Suntsipena, moztutako bizitzak, etxetik ihes egin behar izan duten pertsonak zentzugabekeriaren eta indarkeriaren aurrean... Dena zuri-beltzeko paisaia bihurtzen duen izugarrikeria, non munduaren koloreak ere ihes egiten duen, suak, leherketek, dena suntsitzen duen gorrotoaren logikak zapalduta. Soilik herabe berde, itzali, egoki batzuek eusten diote multzoaren monokromia tristeari. Grisaren nagusitasun horren aurrean, kultur etxeko argazki-tailerrean beste kolore batzuk bilatzeari ekin diogu bizi garen lekuetan, gure kaleetan, gure eguneroko bizitzetan. Gorriak, urdin ilunak, zeru urdinak, laranjak, horiak, berdeak, bioletak... atzetik ibili, argazkiak atera eta buru gainean duten beiratean jarri ditugu. Kontsidera ezazue gerraz aski delako ziurtasuna isil-isilik adierazi nahi duen keinu gisa. Gerra guztietakoak".
'Irurarrak munduan' udako postal lehiaketa. Edozein adinetako irurarrek parte har dezakete.
'Zu barik eztau' erakusketa. Giza aurpegien aberastasuna, Juxe Areta Goñiren eskutik.
'Gorputzak'. LGTBIQ eguna ospatzeko erakusketa.
Kultur lantegietako artelanen erakusketa. Egur taila, eskulanak, pintura, altzariak berritzea eta aldatzea, ehoziriak eta bainikak. Guztira 53 ikasle aritu dira, eta gehiengoa emakumeak izan dira (guztira 45). Ibartarrez gain, eskualdeko beste zazpi herritatik ere etorri dira parte hartzera. Partaideen bataz besteko adina 61 urtekoa izan da.
Gure Zirkuan zirku tailerrak. Akrobazia, trapezioa, oreka, oihalak eta malabareak. 2015ean baino lehen jaiotakoentzat. 80 euro, astebete. Ekainak 27-uztailak 1; uztailak 4-8 edo uztailak 11-15.
Areto futboleko San Joan txapelketa Usabal kiroldegian. Kirolagunak elkartea.
2019-2012 urteetan jaiotako haurrei zuzendurik. Oporretan euskaraz udaleku irekiak.
Pilota Eskolak antolatuta. Ziotzako pilotariek 40 euro eta gainontzeko pilotariek 50 euro. Izen-ematea ekainaren 15a arte 606 815 000 telefono zenbakian. 2003-2008 urteen artean jaiotako gaztetxoentzat hamaika ekintza antolatu dira.
Txangoak, sukaldaritza, ur-jolasak, buruhandiak, amalurra, mozorro-festak, herri-kirolak, karaokea... 3-14 urte bitarteko haur eta gazteentzat.
Ekainaren 27tik uztailaren 29ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 artean.
'Opil eta Muxilen binetak' erakusketa. Ozeano Atlantikoaren alde bietan erabiltzen ziren bi termino (Torta Argentinan, Bollo espainian) mespretxagarriren elkartzetik dator erakusketaren izena. Garai batean emakume lesbianak diskriminatzeko balio zuten eta haiek, aldarrikapen gisa, bereak egin dituzte. Emakume lesbianek Latinoamerikan zein Espainiako Estatuan egunerokoan bizi dituzten egoera surrealistak umorez erakusten dituzten hamar istorioekin osatutako erakusketa da. Kolaboratzaileak: Gehitu, Mugen Gainetik, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Garapenerako Lankidetzaren euskal Agentzia · euskaraz · Publiko guztia (Irura Moretuz elkarteak antolatuta).