10:00. Tenis Txapelketako finalak Berazubin. 11:00. Haurrentzako Jolas Parkea Alondegia plazan. 12:00. Bertso jaialdia Berdura plazan: Maialen Lujanbio, Ohiana Iguaran, Unai Iturriaga eta Haritz Mujika. Gai-jartzailea: Iker Iriarte. 16:00. Haurrentzako Jolas Parkea Alodegia plazan. 19:00. Euskal Herria plazan Arnas Berriz kontzertua: Udal Txistulari Bandaren eskutik eta hainbat eragileen artean antolatua. 20:00. Kontzertua Plaza Berrian: Kerobia.
Eguerdian herri kirol saioa. Sarrera 5 euro (16 urtetik beherakoak doan). - Gizonezkoen 2. mailako Gipuzkoako Aizkora Txapelketa 1. kanporaketa. Xabier Zaldua, Ibon Garaiburu, Andoni Iruretagoiena, Aratz Mugertza, Aitor Urteaga, Urtzi Olasagasti. - Emakumezkoen Gipuzkoako Txinga Txapelketa. Lierni Osa, Ane Urresti eta Ainitze Zumeta. - Emakumezko aizkolari gaztea. Malen Barrenetxea. Bere lehenengo plaza izango du. - Emakumezko harri-jasotzaile gaztea. Udane Ostolaza. 63 kiloko koparekin ariko da - Gizonezko harri-jasotzaileak 'Agerre' harri bereziekin non baino nor. Aimar Irigoien, Jokin Eizmendi eta Jon Unanue 'Goenatxo III'. 200 kiloko Agerre harri errektangular bereziarekin bakoitzak 2 minutuko txanda. 152 Agerre harri kubiko bereziarekin bakoitzak 3 minutuko txanda.
12:00. Herriko gazteen hiru pilota partida. 18:00. XXI. Zaldi lasterketa Amezketatik Abaltzisketara. Ondoren. Aire ahizpen kontzertua elizan. 21:00. Herri afaria. Afaria norberak eramanda.
JUBILATU ETA PENTSIODUNEN EGUNA 12:30. Herriko dantzariak. 14:00. Bazkaria Zazpi Bide elkartean, Egaña eta Lizaso bertsolariak eta Ostolaza trikitilaria.
17:00. Lopene ganaduak. Poniak eta bakilak herriko plazan. 19:00. Kostila eta sagardo dastaketa herriko plazan. Festei amaiera emateko, suziriak.
Ingeles teknikoko ikastaroa, enpresentzat. Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean.
"Grisa, gris zikina, gris ilun ia beltza, Ukrainako hirietan eta paisaian nagusitzen ari den kolorea da, bonbak eta basakeria beren lurraldean aurrera doazen heinean. Begiratu bestela testu honekin batera doan argazkiari. Suntsipena, moztutako bizitzak, etxetik ihes egin behar izan duten pertsonak zentzugabekeriaren eta indarkeriaren aurrean... Dena zuri-beltzeko paisaia bihurtzen duen izugarrikeria, non munduaren koloreak ere ihes egiten duen, suak, leherketek, dena suntsitzen duen gorrotoaren logikak zapalduta. Soilik herabe berde, itzali, egoki batzuek eusten diote multzoaren monokromia tristeari. Grisaren nagusitasun horren aurrean, kultur etxeko argazki-tailerrean beste kolore batzuk bilatzeari ekin diogu bizi garen lekuetan, gure kaleetan, gure eguneroko bizitzetan. Gorriak, urdin ilunak, zeru urdinak, laranjak, horiak, berdeak, bioletak... atzetik ibili, argazkiak atera eta buru gainean duten beiratean jarri ditugu. Kontsidera ezazue gerraz aski delako ziurtasuna isil-isilik adierazi nahi duen keinu gisa. Gerra guztietakoak".
'Irurarrak munduan' udako postal lehiaketa. Edozein adinetako irurarrek parte har dezakete.
'Zu barik eztau' erakusketa. Giza aurpegien aberastasuna, Juxe Areta Goñiren eskutik.
'Gorputzak'. LGTBIQ eguna ospatzeko erakusketa.
Kultur lantegietako artelanen erakusketa. Egur taila, eskulanak, pintura, altzariak berritzea eta aldatzea, ehoziriak eta bainikak. Guztira 53 ikasle aritu dira, eta gehiengoa emakumeak izan dira (guztira 45). Ibartarrez gain, eskualdeko beste zazpi herritatik ere etorri dira parte hartzera. Partaideen bataz besteko adina 61 urtekoa izan da.