Izena emateko udaletxera deitu behar da: 943 68 30 00.
Behar Zana elkartearen 75. urteurreneko ekitaldia. Errebotea Sutan txapelketa azkarra. 09:00etan talde Gorria eta talde Txuriaren arteko partida. Ondoren, Berdea eta Urdinaren artekoa. Eguraldiaren arabera bi galtzaileen arteko partida eta ondoren, eguerdi aldera, irabazleen artekoa.
Kilometroetako tonbola 10:00etatik 22:00etara.
10:00. Beotibar pilotalekuan, Zesta Punta Eskolak antolatuta, San Joan Zesta-Punta nesken txapelketa. 11:00. Haurrentzako Jolas Parkea Alodegia plazan. 12:00. Herri Kirolen erakustaldia Trianguloan; Ugaitz Mugerza, Iñaki Azurmendi, Karmele Gisasola, Lucia Orbe, Jokin Eizmendi eta Jose Martin Bustinza 12:00. Tolosa Kantari taldea kalez kale ibiliko da, herria kantuz alaitzen. 16:00. Haurrentzako Jolas Parkea Alodegia plazan. 17:00. Zezentxoak haurrentzat Tolosako Zezen plazan. Fraskuelo Peñaren 25. urteurrena. 19:00. Berdura plazan, San Joan Sagardo Txapelketa. Txapelketa bitartean, dastaketa: bakailaoa, sagardotan egositako txorizoa eta sagardoa. Antolatzailea: Batasuna elkartea. 20:00. Kontzertua Euskal Herria plazan: Joseba Tapia. 23:30. Dantzaldia Joxe Mendizabalekin, Lopez Mendizabal plazan. 23:00. Kontzertua Plaza Berrian: Bulego.
11:00. Ume jolasak. Eguraldi ona izanez gero, ur jolasak izango dira. 15:30. XVIII. Mus Txapelketa, herrikoentzat soilik. 21:00. Sagardo dastaketa herriko plazan: Urbitarte, Isastegi, Olaizola, Rufino, Saizar, Zabala eta Begiristain. Afaria norberak eramanda. Jarraian. Erromeria Iratzar taldearekin.
16:30. Bolo eta toka txapelketa ofiziala. 21:00. Herri afaria frontoian. Tiketak Ostatuan. Ondoren. DJ Watsufly eta DJ. Black Hobbit disko festa goizalderarte.
Solstizioa, ohiturak eta emakumeen lana balorean jartzeko ibilbide antzeztua. Eguraldia dela eta uztailaren 3an egingo dute. 17:00etan hasita ordu erdiro aterako dira taldeak (gehienez 20 pertsona). Izena emateko udaletxeko harrerara joan behar da edo udaletxeko telefono zenbakira deitu (943 67 11 38) 09:00etatik 14:00etara. Egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da lekurik badago.
Ingeles teknikoko ikastaroa, enpresentzat. Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean.
"Grisa, gris zikina, gris ilun ia beltza, Ukrainako hirietan eta paisaian nagusitzen ari den kolorea da, bonbak eta basakeria beren lurraldean aurrera doazen heinean. Begiratu bestela testu honekin batera doan argazkiari. Suntsipena, moztutako bizitzak, etxetik ihes egin behar izan duten pertsonak zentzugabekeriaren eta indarkeriaren aurrean... Dena zuri-beltzeko paisaia bihurtzen duen izugarrikeria, non munduaren koloreak ere ihes egiten duen, suak, leherketek, dena suntsitzen duen gorrotoaren logikak zapalduta. Soilik herabe berde, itzali, egoki batzuek eusten diote multzoaren monokromia tristeari. Grisaren nagusitasun horren aurrean, kultur etxeko argazki-tailerrean beste kolore batzuk bilatzeari ekin diogu bizi garen lekuetan, gure kaleetan, gure eguneroko bizitzetan. Gorriak, urdin ilunak, zeru urdinak, laranjak, horiak, berdeak, bioletak... atzetik ibili, argazkiak atera eta buru gainean duten beiratean jarri ditugu. Kontsidera ezazue gerraz aski delako ziurtasuna isil-isilik adierazi nahi duen keinu gisa. Gerra guztietakoak".
'Irurarrak munduan' udako postal lehiaketa. Edozein adinetako irurarrek parte har dezakete.
'Zu barik eztau' erakusketa. Giza aurpegien aberastasuna, Juxe Areta Goñiren eskutik.
Fototransfer tailerra, BoxA elkartean. Izen-ematea: josebamercader@gamil.com 10:00-13:00 eta 17:00-19:00 artean.
'Gorputzak'. LGTBIQ eguna ospatzeko erakusketa.
Kultur lantegietako artelanen erakusketa. Egur taila, eskulanak, pintura, altzariak berritzea eta aldatzea, ehoziriak eta bainikak. Guztira 53 ikasle aritu dira, eta gehiengoa emakumeak izan dira (guztira 45). Ibartarrez gain, eskualdeko beste zazpi herritatik ere etorri dira parte hartzera. Partaideen bataz besteko adina 61 urtekoa izan da.