07:00. Zinegotziei deia, Tolosako Udal Txistulari Bandaren eskutik. 08:30. Diana, Tolosako Udal Musika Bandaren eskutik. 08:45. Diana, Tolosako eta Iruñeko Udal Txistulari Banden eskutik. 09:00. Diana, Tolosako Dultzaineroak taldearen eskutik. 09:30. Plaza Zaharrean eskopetariak eta Tolosako Udal Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru-milizien oroimenez, Udalbatza buru dela. 10:00. Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Musika Kaperak parte hartuko du. Ondoren. Prozesioa. Bertan parte hartuko dute Udalbatzak, kofradiek, Bordon dantzariek eta erraldoiek; aldi berean, elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan. Elizkizunak amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, bertan azken deskargak egiteko. 13:00. Kontzertua, Berdura plazan, Tolosako Udal Musika Bandarekin eta Tolosako eta Iruñeko udal txistulariekin. 16:40. Udalbatza, Tolosako Udal Musika Banda, txistulari, bordondantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira, Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko. Ondoren. Arrameleko San Joan kaperan izango diren arrats otoitzetan parte hartuko dute. Elizkizuna amaitzean, Udalbatza, bordondatzariak, txistulariak, Udal Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskainiko du, eta azken deskargak egingo dira. Ondoren. Udalbatza Zumardiaundira joango da eta ohiturazko Aurreskua dantzatuko da bertan. 20:00 eta 23:30. Kalean txaranga kalez kale ibiliko da. 23:00. Suak: Vulaco piroteknia. 23:30. Dantzaldia Orquesta Tsunami taldearekin, Lopez Mendizabal plazan. 23:30. Kontzertua Plaza Berrian: Dupla eta Muxutruk.
10:00. Arku tiroa. 11:00. Meza, San Juan elizan. 12:00. Toka txapelketak eta ondoren hamaiketakoa irabazleentzat. 17:30. Haurrentzat ipuin kontalaria (Paxo). 22:30. Mus txapelketa herrikoia, Martintxo soziedadean.
11:00-13:00 eta 16:30-19:00. 'Gipuzkoa jolasean' jolas gunea Reala fundazioaren eskutik. 19:00. Presoen alde elkarretaratzea, plazan. 19:30. Pintxopotea, herrian zehar.
San Joan eguna. 11:00. Meza nagusia. Ondoren. Jubilatuentzako hamaiketakoa. Bitartean. Triki-poteoa gazteen eskutik. 12:30. IX. Aitor Toka txapelketa. 14:30. Bertso bazkaria Larraitzen Iker Zubeldia, Iban Urdangarin eta Jexux Mari Irazurekin. 21:00. Barrikotea herriko plazan, afaria norberak eramanda. Jarraian. Erromeria, Obaneuke taldearekin.
SAN JOAN EGUNA. JUBILATUEN EGUNA 12:00. Meza, jubilatuei eskainia. 14:00. Herriko jubilatu eta pentsiodunen bazkaria eta dantzaldia.
2. mailako aizkora kanporaketa, gizonezkoen maila. 54 euskal ontzako 2 enbora eta 60 euskal ontzako 2 enbor. Jokin Urretabizkaia, Julen Gabirondo, Axel Larrañaga, Unai Zabala, Yulen Aranberri, Jesus Maria Mujika.
'Gizatasunetik jainkotasunera' film laburraren proiekzioa eta solasaldia egileekin. Sarrera doan. Jon Iñaki Ormazabal eta Ramon Balerdi billabonatar artistek, film labur honetan 'Gizatasunetik Jainkotasunera' performancea aurkezten dute. Interpretazio artistikoa, non eskultura multzo bat sortzeko hiru obra batzen dira diziplina ezberdinen bitartez: eskultura, musika, dantza, antzerkia eta poesia. Gizarte konplexu eta garaikide baten isla.
'Belarri bero bai esan?' websailaren proiekzioa. 16 urtetik gorakoentzat.
Orexako Ostiral Kulturalak ekimenaren barruan, Txalainak taldearen kontzretua, Ostatuko Ganbaran.
Ingeles teknikoko ikastaroa, enpresentzat. Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean.
"Grisa, gris zikina, gris ilun ia beltza, Ukrainako hirietan eta paisaian nagusitzen ari den kolorea da, bonbak eta basakeria beren lurraldean aurrera doazen heinean. Begiratu bestela testu honekin batera doan argazkiari. Suntsipena, moztutako bizitzak, etxetik ihes egin behar izan duten pertsonak zentzugabekeriaren eta indarkeriaren aurrean... Dena zuri-beltzeko paisaia bihurtzen duen izugarrikeria, non munduaren koloreak ere ihes egiten duen, suak, leherketek, dena suntsitzen duen gorrotoaren logikak zapalduta. Soilik herabe berde, itzali, egoki batzuek eusten diote multzoaren monokromia tristeari. Grisaren nagusitasun horren aurrean, kultur etxeko argazki-tailerrean beste kolore batzuk bilatzeari ekin diogu bizi garen lekuetan, gure kaleetan, gure eguneroko bizitzetan. Gorriak, urdin ilunak, zeru urdinak, laranjak, horiak, berdeak, bioletak... atzetik ibili, argazkiak atera eta buru gainean duten beiratean jarri ditugu. Kontsidera ezazue gerraz aski delako ziurtasuna isil-isilik adierazi nahi duen keinu gisa. Gerra guztietakoak".
'Irurarrak munduan' udako postal lehiaketa. Edozein adinetako irurarrek parte har dezakete.
'Zu barik eztau' erakusketa. Giza aurpegien aberastasuna, Juxe Areta Goñiren eskutik.
Fototransfer tailerra, BoxA elkartean. Izen-ematea: josebamercader@gamil.com 10:00-13:00 eta 17:00-19:00 artean.
'Gorputzak'. LGTBIQ eguna ospatzeko erakusketa.
Kultur lantegietako artelanen erakusketa. Egur taila, eskulanak, pintura, altzariak berritzea eta aldatzea, ehoziriak eta bainikak. Guztira 53 ikasle aritu dira, eta gehiengoa emakumeak izan dira (guztira 45). Ibartarrez gain, eskualdeko beste zazpi herritatik ere etorri dira parte hartzera. Partaideen bataz besteko adina 61 urtekoa izan da.