10:00. Esku pilota herri txapelketa. Haurrak, finalak. 11:00. Herriko jubilatuen arteko toka txapelketa. 17:00. Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin. 18:00. Loatzo Musika Eskolako kontzertua. 19:45. Play-back. 23:30. Irtera eta Bad Sound Sistem.
Don’t be Dummy bide-hezkuntza aurkeztuko diete Eusko Jaurlaritzako ordezkariek herriko gazteei. Villabonako Erniobea institutoko eta Zubimusu ikastolako 280 ikaslek parte hartuko dute. Ekitaldian zehar hiru lagunek zuzenean testigantza pertsonalak kontatuko dituzte: Jon Olano (Villabonako suhiltzailea), Ibon Kortajarena (Villabonako udaltzainburua) eta Alaitz Arbilla (bizkarrezur-muineko lesioa duen neska).
Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean, Zehar errefuxiatuekin elkarteak antolatuta, mendi martxa. Izena emateko: 688 65 48 04.
Sormenetik Gurera egitasmoaren bigarren saioa Ibarran egingo dute, Gaztezuloren eskutik, ostiral honetan, 17:30ean, Emeterio Arrese plazan. Eñaut Elorrieta elkarrizketatuko dute Ibarrako gaztetxoek. Galtzaundi Euskara Taldeak antolatuta, Ibarrako Gaztezulok hartuko du gidaritza ostiraleko saioan.
Emakumeen IV. Topaketa. Emakumea eta Natura: sua, ura, itsasoa eta haizea. Doan. Izen-emateak ekainaren 16a baino lehen. 18:00. Ura, sua, haizea eta lurra elementuak gure nortasunari nola lotu eta eragiten dioten azalduko du Ester Povedak. 19:00. Ukenduak egiteko tailerra, argizari eta olio esentziadunekin. 19:30. BIO produktuen dastaketa.
'Kontzienteki bizi' da Tolosatzen Eskola Irekiaren denboraldi honetako leloa. 18:00-20:00. Zineforuma eta eztabaida, kultur etxean. Amaia Gozategik zuzendutako Mendian hil, hirian filmaren proiekzioa eta haren ingurukosolasaldia eta eztabaida, adituekin.
II. Zerbeza Ferie Amezketan. Bokadiloak bertan salgai.
Ikasturte amaierako kontzertu astea. Eduardo Mokoroa musika eskola. Perkusioa eta akordeoia. Jon Esnaola konpositorearen obra berria.
Antzerki tailerreko kideen emanaldia, Leidorren. 'Naiz'. Alfredo Sanzolen 'Sí pero no lo soy' lanaren egokitzapena da. Elena Aranbarrik idatzitako beste bi pieza ere sartu dira, beraiek eta besteak nor diren jakin nahi duten pertsonaia batzuen istorioek osatzen dutena. "Belaunaldi guztiak zeharkatzen dituen erradiografia da, egunero egiten dugunaren gainetik eta azpitik gertatzen zaiguna. Airera galderak botatzen ditugu: nor gara? Eta nor dira besteak? Gizarteak identitate bat eskatzen digu, guk besteei identitate bat eskatzen diegu, baita geure buruari ere, baina ba al dago, baina ba al dago identitate hori? Eta gainera, aldagarria da?".
Ingeles teknikoko ikastaroa, enpresentzat. Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean.
"Grisa, gris zikina, gris ilun ia beltza, Ukrainako hirietan eta paisaian nagusitzen ari den kolorea da, bonbak eta basakeria beren lurraldean aurrera doazen heinean. Begiratu bestela testu honekin batera doan argazkiari. Suntsipena, moztutako bizitzak, etxetik ihes egin behar izan duten pertsonak zentzugabekeriaren eta indarkeriaren aurrean... Dena zuri-beltzeko paisaia bihurtzen duen izugarrikeria, non munduaren koloreak ere ihes egiten duen, suak, leherketek, dena suntsitzen duen gorrotoaren logikak zapalduta. Soilik herabe berde, itzali, egoki batzuek eusten diote multzoaren monokromia tristeari. Grisaren nagusitasun horren aurrean, kultur etxeko argazki-tailerrean beste kolore batzuk bilatzeari ekin diogu bizi garen lekuetan, gure kaleetan, gure eguneroko bizitzetan. Gorriak, urdin ilunak, zeru urdinak, laranjak, horiak, berdeak, bioletak... atzetik ibili, argazkiak atera eta buru gainean duten beiratean jarri ditugu. Kontsidera ezazue gerraz aski delako ziurtasuna isil-isilik adierazi nahi duen keinu gisa. Gerra guztietakoak".
Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi. 20 ordu. Gaztelaniaz.
'Pedalei eragin' 'Emakumeok mugimenduan' ekimenaren barruan, bizikletan ibiltzen ikasteko tailerra. 10:00-12:00 eta 18:00-20:00 artean. Izen-ematea: info@zumardia.eus edo 688 72 62 13 edo 699 52 60 78.
'Irurarrak munduan' udako postal lehiaketa. Edozein adinetako irurarrek parte har dezakete.
'Zu barik eztau' erakusketa. Giza aurpegien aberastasuna, Juxe Areta Goñiren eskutik.
Google argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak. 4 ordu. Gaztelaniaz.